2025/03/20

Darabilbo 2025, apirileko agenda.

 


Darabilbo 2025, apirileko agenda.

Jai egunen atarian egon arren, aurretik eta ostetik ekitaldia nahikotxo izango ditugu Darabilbon. Hasteko, Zaldi Mamarroa liburuaz solasaldia egingo dugu Ekaitz Goienetxea idazlearekin. Egunean bertan, arratsaldean, Euskal Sagardo dastaketa egongo da Garoa txokoan, eta hilaren 8an Familian Euskaraz jolasean ekimenaren barruan zirku tailerra egingo dugu Santutxuko Karmelo plazan, bi txandatan. Hiru ekimen horiek Santutxu-Txurdinagako Euskararen astearen barruan. Deustun txakolin baltzen dastaketa egingo dugu, Roberto Sarriugartek gidatuta. Zorrotzan, bi ekimen izango ditugu: 4an, Zorrotzako Berbalagunon udaberriko poteoa; eta 8an, Txaramelak antolatutako bolatxo gozoak egiteko tailerra. Jaietako egunen bueltan, yoga euskaraz Deustu aldean, eta Zientzia berbalagunak, Santutxun, transistoreez berbetan. Ahaztu gabe Egunean Behin lehiaketan aritzen garela oraindik Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean.

Eman izena.