Darabilbo 2025, ekaineko agenda.
Ez galdu.
Darabilbo.eus
#PraktikatuEtaBizi
#Bilbo
#Darabilbo
#euskaraZUzara
Darabilbo 2025, ekaineko agenda.
Darabilbo.eus
#PraktikatuEtaBizi
#Bilbo
#Darabilbo
#euskaraZUzara
#PraktikatuEtaBizi
#Bilbo
#Darabilbo
#euskaraZUzara
Darabilbo 2025, apirileko agenda.
Jai egunen atarian egon arren, aurretik eta ostetik ekitaldia nahikotxo izango ditugu Darabilbon. Hasteko, Zaldi Mamarroa liburuaz solasaldia egingo dugu Ekaitz Goienetxea idazlearekin. Egunean bertan, arratsaldean, Euskal Sagardo dastaketa egongo da Garoa txokoan, eta hilaren 8an Familian Euskaraz jolasean ekimenaren barruan zirku tailerra egingo dugu Santutxuko Karmelo plazan, bi txandatan. Hiru ekimen horiek Santutxu-Txurdinagako Euskararen astearen barruan. Deustun txakolin baltzen dastaketa egingo dugu, Roberto Sarriugartek gidatuta. Zorrotzan, bi ekimen izango ditugu: 4an, Zorrotzako Berbalagunon udaberriko poteoa; eta 8an, Txaramelak antolatutako bolatxo gozoak egiteko tailerra. Jaietako egunen bueltan, yoga euskaraz Deustu aldean, eta Zientzia berbalagunak, Santutxun, transistoreez berbetan. Ahaztu gabe Egunean Behin lehiaketan aritzen garela oraindik Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean.
Martxoan: txakolin dastaketa, Indautxu AEK-n; Harro herri jolasak, helduak eta haurrak batera, Santutxun zein Miribillan; Josu Martinezen Bizkarsoro filmaren 3 emanaldi, Santutxun, Solokoetxen eta Txurdinagan; eta zientzia berbalagunak. Horrez gain gogoan izan, 23. Korrika Bilbotik pasatuko dela martxoaren 21ean, ostegunean. Beraz, jarri sasoian.
#Darabilbo
#PraktikatuEtaBizi
#Korrika23
#HarroHerri
Maiatzeko agenda, prest. Aspaldiko zabalena, euskaltegietako jendeak eskaera asko egin ditu-eta HABE-ko azterketen ostean aisialdiaz gozatzeko. Familia Euskaraz Jolasean ekimenaren barruan, antzerki tailerrak izango ditugu Deustun eta Miribillan; Kirola eta Natura ekimena berriro dugu martxan bi ibilaldirekin; gazteagoentzako Rap tailerrra Raperurekin; Itsamuseumera bueltatuko gara bi egunetan; Santutxu aldean pintxo osasungarriak egiten ikasiko dute; Rekalde aretoan instalazio ezberdinak ikusteko parada izango dugu; Maus komikiaren itzultzailearekin lan egiteko aukera izango dugu, eta amaitzeko hila (eta haien ikasturteko azken ekitaldia) Zientzia berbalagunak izango ditugu kosmologiako hiztegiaz berbetan. Jada baduzue izena emateko aukera:
EMAN IZENA: https://labur.eus/YMK2Y
#Darabilbo
#PraktikatuEtaBizi
#BilbonEuskaraz