Zer darabilbozu?
Udagoienari ongietorria emateko,
Darabilbok agenda zabala prestatu du: kakorratza-lana, gozogintza
tailerra, museo bisita gidatuak, yoga euskaraz eta Zientzia
Berbalagunak.
Kakorratz Gerrillak, oraingo honetan,
tailer aurreratua atondu du (hau da eskarmentua izan beharko duzue)
mosaiko teknikaz neguko kapela egiteko (aurrerago beste bat egingo duzu
hasiberrientzat: sorpresa). Txaramelako nesken eskutik bolatxo gozoak prestatu eta jango ditugu, Txurdinaga aldean. Bilboko Arte Ederren museoan,
berritze lanen parte bat bukatuta, Ataria (Bat) erakusketa izango dugu
ikusgai arte urbanoa ardatz duena, goizean zein arratsaldean. Urte osoan
zehar Yoga euskaraz, Ainhoa Unzalurekin, izango dugu hilero azken asteartetan, lehenengo saioa urriaren 28an izango da. Zientzia Berbalagunak egitarau berriarekin datoz: solido eta likidoen istorio eta historia harrigarriak. Eta hila amaitzeko Rut Olabarriren erakusketa ikusiko dugu Rekalde aretoan.
Gogoan izan Egunean Behin jokoaren 19. denboraldia hasi dela, eta Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean parte hartzea duzue.
Denetarik, denentzako eta euskaraz.
#Darabilbo
#euskaraZUzara
#Bilbo