Uztailean
eta abuztuan oporrak hartuko ditu Darabilbok, baina irailaren erdi
aldetik aurrera, martxan egongo gara berriro. Lau ekitaldi prestatu
ditugu irailerako, interes handikoak:
- GREKOTIK ZUKOAGARA IBARROLATIK IGAROTA izeneko erakusketari bisita gidatua egiteko aukera izango dugu, Bilboko Arte Ederren museoan. bi aukera egongo dira: bata, irailaren 24an, 18:00etan; eta bestea, irailaren 25ean, 10:00etan.
- Irailaren 25ean, BILBOKO KALE GORRIAN bisita gidatua egingo dugu San Frantzisko auzoan zehar, sozialista aitzindarien aztarnen bila, Arturo Izarzelaiak gidatuta (Aldauri Fundazioa).
- Irailaren 25ean, BILBOKO KALE GORRIAN bisita gidatua egingo dugu San Frantzisko auzoan zehar, sozialista aitzindarien aztarnen bila, Arturo Izarzelaiak gidatuta (Aldauri Fundazioa).
- Irailaren 26an, LABERINTO Juan Carlos Eguillorren erakusketa ikusteko azken aukera izango dugu (astean bertan amaituko da eta), Rekalde aretoan, arratsaldeko 18:00etan.
Jada baduzue ekimen hauetan izena emateko aukera, hala ere, horren baieztapena ez duzue izango irailaren erdialdera arte.
Ondo pasa, eta ez ahaztu: euskara beti ahoan edonon egonda ere.
#Darabilbo
#PraktikatuEtaBizi
#euskaraZUzara
#Bilbo