Egizu etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Egizu etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024/01/28

Darabilbo 2024: otsaileko agenda.

 



 

 

Darabilbo 2024, otsaileko agenda.

Darabilbo otsailean bete-betea. Kakorratz gerrillaren beste saio saio bi, Buruarinen hiru ekitaldi Bilboko hiru auzotan (Deustunn, Miribilla eta Santutxun). Urtarrtilean egin ezin genituen bi bisita gidatuak berreskuratuko ditugu: Ondare aretoan, orain bai, azken aukera Bilboko Zinemen arkitektura ikusteko parada; Rekalde aretoan, azkena ere, Sorrouileren proposamena ikusteko. Hasieran Berbalagunon irteera izango dugu OƱati aldera Egizuko Berbalagunekin batera. Eta berritasun gisa, irrintzi tailerra izango da Bilborocken. Hila amaitzeko, Zientzia Berbalagunak Hipatiaz arituko dira  Jose Ramon Etxebarria fisikariaren eskutik.Ondo pasa.
EMAN IZENA

Darabilbo.eus

#PraktikatuEuskarazGurekin
#BilbonEuskaraz
#Darabilbo

 

2023/01/27

Darabilbo 2023: otsaileko agenda.

 

Prest dugu jada otsaileko agenda. Inauteriei begira, buruarinen tailerra familian egiteko. Kakorratza-lanarekin jarraituko dugu, txalekoak lan handia ekartzen du eta. Berbalagunok Hernani aldera doaz Getxoko Egizukoekin batera. Zientzia berbalagunok, bestetik, argiaz arituko dira. Julen Gabiriak Maus komikian egindako litzupnaz arituko da (bertan komiki ale batzuk zozketatuko ditug datozenen artean), eta martxoan bueltatuko da, behin irakurrita, Mausen barrukoez hitz egiteko asmoz. Xake espazioa, amaitzeko, bertakoekin garagardo dastaketa izango dugu, tailer itxia izango da beraientzako beren-beregi prestatuta. (zuek ere zuen auzoan zerbait antolatu nahi izannez gero, eskatu guri).

Eman izena beheko loturan sakatuta.
 
#DARABILBO
#PraktikatuEtaBizi
#BilbonEuskaraz