2017/05/08

DARABILBON, IGELAK FILMA


 

Maiatzak 11

Goizez:10:30
Arratsaldez: 19:00
Bilborock-en

SARRERA DOHANIK!!!>Eman izena

 

Sinopsia

Pello, banku sukurtsal bateko zuzendaria, delitu ekonomikoengatik atxilotu dute. Bere nagusiak ere inplikatuta dauden arren, bakarrik utziko dute justiziaren aurrean. Salduta dagoela  konturatzean, ihes egitea erabakiko du.
Dirurik eta dokumentaziorik gabe,  familia eta lagunik gabe, Pellok bere identitatea ordezkatuko du, ezkutuan jarraitu ahal izateko.
Iragan faltsu horrekin eta patuaren kapritxo bategatik, erreza egingo zaio Pellori Desahuziatuen Elkarte batek okupaturiko etxe batean  babesa topatzea. Bere kide berrien konfiantza bereganatuko du, asmo bakar batekin: haien diruaz jabetu eta atzerrira alde egitea.