Maiatzaren 8an
Goizeko 10:30ean
>Eman izena
Renoir, Intimitatea, Bilboko Arte Ederren Museoan
Renoirren izenak talde-dibertsioko irudiak dakarzkigu gogora, baina bere margolan gehienetan giro pribatuko eszenak dira nagusi: lorategian oinez dabilen figura, pianoa jotzen ari den emakumea, irakurtzen ari diren bi neskatila...
“Nire aitari, loreek, lainoek eta gozamenek
irudi alai eta sentsualak eragiten zizkioten."
Jean Renoir
irudi alai eta sentsualak eragiten zizkioten."
Jean Renoir
Renoirren Bilboko erakusketa bost ataletan dago sailkatua: Paisaiak, etxeko eta familiako eszenak, erretratuak eta bainulariak. 60 margolan daude ikusgai Arte Ederren Museoan. Lan gehienak Madrileko Thyssen Museoan egon berria den erakusketatik ekarri dituzte Bilbora.
Txirikorda, 1886-1887 |
Inpresionismoa hemeretzigarren mendearen erditik aurrera garatu zen Frantzian. Monet, Manet, Cézanne, Sisley, Pisarro, Renoir eta Degas izan ziren margolaritza berriaren bultzatzaile nagusienak. Talde hau Guerbois kafetegian elkartu zen orduko pinturaren egoera aztertzeko eta han erabaki zuten estilo berria jorratzen hastea 1874. urtean.
Nadar argazkilariaren estudioan egin zuen taldeak lehen erakusketa. Han erakutsi zituzten margolanak eta, batez ere, Moneten "Inpresioa, eguzkia sortzen" oihalak izugarrizko harridura sortu zuen ikusle eta arte-kritikoen artean. Handik aurrera, Nadarren aretoan margolanak erakutsi zituztenei "Les Impressionistes" deitu zieten.
Pintura inpresionistaren ezaugarri nagusienak hauek izan ziren: irudi ederrak margotzea, estudio barruan pintatu ordez aire librean eta naturan lanak gauzatzea, kolore gozoak eta pintzelkada txikiak erabiltzea, argitasuna eta eguratsa irudikatzea... Renoirrek garai bateko margolarien forma zehatzak argitasunaren bibrazioetara murriztu zituen.
Renoir oso hedonista omen zen, bere "joie de vivre" sakona eta edertasunari eta alderdi estetikoari garrantzi handia eman ohi zien. Ikusi besterik ez dago margotu zituen emakume biluziak. Lankide batek margotutako paisaia eder bat ikustean, toki hartara paseatzera joan arte ez omen zen lasai geratzen. Renoir oso gizon alaia zen eta Albert André idazleari kostatu egiten zitzaion ulertzea, halako alaitasun sentsualaren alde egonik, nola pinta zitzakeen hain margolan interesgarriak.
Dantza Moulin de la Galetten, 1876
Zahartzaroan,
inpresionismoaren gehiegikeriak alde batera utzi eta Courbeten eredua
jarraituz, marrazki sakonagoak jorratu eta lan klasikoagoak margotu
zituen.Renoirrek, bere bizitzan zehar, asko bidaiatu zuen atzerrira, eta Frantzian barrena eta bere artelanak Italian, Aljerian, Alemanian, Holandan, Estatu Batuetan... erakutsi ahal izan zituen. Oihal asko margotu zituen.