ARTEA eta TXINA 1989 ONDOREN
Munduaren antzerkia
Huang Yong Ping-en instalazio arkitektoniko hau, bi zatitan banatua, bizitzaren agertoki bat da. Zubia kaiola-egitura
izurtu bat da, arku baten formakoa, eta haren barruan sugeak eta
dortokak mugitzen dira animalia mitologikoak irudikatzen dituzten
brontzezko eskultura txinatarren artean. Zubia obraren azpian
Munduaren antzerkia dago, dordoka-oskol baten formako egitura bat,
barruan narrastiak eta ehunka intsektu dauzkana, bizirik denak.Info+
Chagall.
Urte Erabakigarriak, 1911-1919
Marc Chagallen obran murgiltzen garenean, topatzen dugun unibertsoa
bakuna da itxuraz; ordea, errealitate konplexu bat hartzen du barnean,
artistak sofistikazioz elkarlotzen baititu lehen begiratuan antagonikoak
eman dezaketen munduak, 1911z geroztik osagarri bilakatu zirenak
beretzat. Info+