‘Genero nahasmendua’ (Judith Butler)
Eguna: Osteguna 14
Hilabetea: Ekaina
Ordua: 19:00etan
Sarrera: Dohainik
Helbidea: Erronda kalea 2
Hilero legez, literaturan
murgilduko gara BIRA kulturguneko HAMBURGO PLATZ saioan.
Oraingoan Ana Isabel Morales eta Lorea Agirre etorriko dira
Judith Butlerren ‘Genero nahasmendua’ (Jakin-Elkar) aurkeztera.
Saioa DARABILBOrekin batera antolatzen dugu eta lau liburu
zozketatuko ditugu.
Genero
nahasmendua saiakeran, zer da sexua zer gorputza zer generoa
zer desira eta nork eta nondik eraiki, ekoiztu eta arautzen
dituen ikertu du Judith Butler filosofoak. Feminismoaren baitatik
bertatik jarrera kritiko eta eraikitzailez, identitatearen
subertsioa proposatzen du bazter sexualetan bizi diren edo
bizitzen saiatzen direnek aukera izan dezaten bizitza bizigarriak
izateko.