Zer darabilbozue?
Geu
hemen normalidadera-edo bueltatzeko asmoz. Ekainean agenda txikia
daukagu, zaila izan baitzaigu tokirik topatzea ekitaldiak egiteko. Baina
jakin agenda hau zirriborroa baino ez dela, hilean zehar osatzen joango
gara-eta ekitaldiak lotu ahala.
Momentuz hiru kontu ditugu zuei eskaintzeko:
- Garagardo dastaketa pare bat online . Bai, ondo entzun duzue. Jitsiren bidez egingo ditugu eta izena ematen dutenei garagardoa nola lortu jakinaraziko dizuegu.
- Aurrez aurre, bestetik, gozogintza ikastaroeri eutsiko diegu, baina egoera honetan murriztu behar izan dugu parte hartzaileen kopurua erdira, 6 baino ez. Ez kezkatu, jende askok izena ematen badu, gehiago egiteko aukera badago.
- Bestetik, Egunean Behin lehiaketaren 4. denboraldian parte hartzen ari gara Darabilbo taldearen bidez. Taldeko lehenaz gain, guztiek sariak lortzeko aukera izango duzue. Beraz badakizue, aplikazioa deskargatu eta bidali whatsapp bat 607530132 telefonora datu hauekin: izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa eta jokoan duzuen ezizena. Zorte on.
Astiro baina seguru. Jakin aurrez-aurreko ekitaldietan osasun-neurri guztiak hartuko ditugula, 2 metroko distantzia eta parte hartzaileek maskara jantziko dute.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#Bilbo