agenda etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
agenda etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021/09/29

Darabilbo, 2021eko urriko agenda.


 

Urriarekin batera, Darabilboren agenda datorkigu. Hil honetan, zenbait kontu berri eta aspaldian egiten ez genituen beste batzuk, ABC, Bilboko museoaren erakusketa kasu. Lanak hasiko dira museoan, eta itxi baino lehen ia 2 urte programatu gabe genuen bisita gidatua bururatu zaigu. Errekalde aretoan, beste aukera interesgarri bat daukagu, instalazio eta euskarri ezberdinetan gauzatutako erakusketa. On Ekin-eko lagunek hauxe bidali digute atondu dute tailerraren gainean:

  • "Egunerokotasunean elikadura ohitura osasungarriak barneratzea lortu duzu, baina bizitza sozialarekin nola kudeatu? Bizi estilo osasungarri batean alkohola sartu daiteke edo alkoholik gabeko edariak sartu behar dira? Lagunarteko asteburuetako otarteko, pintxo... afari bazkariak konpentsatu behar dira hurrengo egunean? Etxetik kanpo nola egin aukera osasungarriak? Baina, zer da osasungarria, soilik osasungarriak diren produktuak kontsumitzea? Galdera guzti hauen erantzungo ditugu eta baita trikimailu batzuk eman bizitza soziala eta ohitura osasungarriak kudeatzeko. Animatzen zarete?" Interesgarria, ezta?
Bestalde, Hamburgo Platz ostera bere badugu inarrosteko gure burua. Nigatik Artesania-ko Arantzak xala egiten erakutsi eta lagunduko digu, bi eguneko tailerrean. Eta amaitzeko, Ateleir Lora-ko Maria Aguirrekin ikusiko dugu kosmetika egiten sendabelarrekin. Lehenengo aldiz Darabilborekin, eta gainera ideia piloarekin etorri zaigu.
Azaroan ekintza bete agenda antolantzen ari gara. Beraz, adi egon.

2020/07/07

Oporretara goaz, iraileko agenda eta asebetetze inkestako saridunak.



Sasoi korapilatsu hauetan atsedena hartzeko ordua heldu delakoan gaude🥽
🌊 . Oporrak hartuko ditugu, baina ez kezkatu irailean berriro matraka ematen jarraituko dugu. Iraileko agenda jada prest daukagu. Dena dela, oraindik ezin izango duzue izenik eman, irailaren 4tik aurrera izango duzue aukera.
Bestetik, eskerrak eman nahi dizkizuegu Darabilboko asebetetze inkesta bete duzuen guztioi: 76 lagun, bi astetan. Esker aunitz.
🎉Agindu bezala, bete duzuenon artean saski eder pare bat zozketatu ditugu🎁, Geuria merkatuko lagunek atonduta (Askao Kalea 8). Irabazleak hauek dira:

  •  Txabi Mesa
  •  Soraya Saez
Zorionak eta on egin 🥳.

Opor ederrak pasatu,⛱️🏕️ eta gogoratu, euskara beti ahoan.
Birusak #EzgaituMututu
#PraktikatuetaBizi
#Bilbo


2020/05/29

Darabilbo, berriro martxan.




Zer darabilbozue?
Geu hemen normalidadera-edo bueltatzeko asmoz. Ekainean agenda txikia daukagu, zaila izan baitzaigu tokirik topatzea ekitaldiak egiteko. Baina jakin agenda hau zirriborroa baino ez dela, hilean zehar osatzen joango gara-eta ekitaldiak lotu ahala.
Momentuz hiru kontu ditugu zuei eskaintzeko:
  • Garagardo dastaketa pare bat online . Bai, ondo entzun duzue. Jitsiren bidez egingo ditugu eta izena ematen dutenei garagardoa nola lortu jakinaraziko dizuegu.
  • Aurrez aurre, bestetik, gozogintza ikastaroeri eutsiko diegu, baina egoera honetan  murriztu behar izan dugu parte hartzaileen kopurua erdira, 6 baino ez. Ez kezkatu, jende askok izena ematen badu, gehiago egiteko aukera badago.
  • Bestetik, Egunean Behin lehiaketaren 4. denboraldian parte hartzen ari gara Darabilbo taldearen bidez. Taldeko lehenaz gain, guztiek sariak lortzeko aukera izango duzue. Beraz badakizue, aplikazioa deskargatu eta bidali whatsapp bat 607530132 telefonora datu hauekin: izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa eta jokoan duzuen ezizena. Zorte on.
Astiro baina seguru. Jakin aurrez-aurreko ekitaldietan osasun-neurri guztiak hartuko ditugula, 2 metroko distantzia eta parte hartzaileek maskara jantziko dute.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#Bilbo

2020/02/27

Darabilbo, martxoan, agenda bikoitza.



Martxoan Darabilbo ekitaldiz gainezka dator. Ohiko agendan berritasun bat dugu, Algak presatzeko ikastaroa Alga Artean  taldearen eskutik; Labore Bilbo elkartean izango da (Santutxun) eta plazak mugatuak ditu, beraz arin ibili.
Gure ohiko eskaintzaz gain, udaberriarekin batera martxoan Loraldia 2020 festibala izango dugu gure artean. Zuentzat interesgarria delakoan, urtero lez, hamaikatxu sarrera lortu ditugu ekitaldi batzuetarako. Izena eman betiko tokian, eta bertan zenbat gonbidapen zozketatuko diren agertuko zaizue.
Astindu zure euskara!!!

2019/12/26

Urte berrirako, agenda berria. 20220ko urtarrila.




Urte berria aurrean dugula agendari itxura aladatu nahi izan dugu. Espero dugu zuen gustukoa izatea. Ondo pasa.