Ikasturteko azken ageena da hau, irailera arte atsedena hartuko dugu eta. Baian merezi du ekainekoa:
- Otxarkagako jaietan, euskararen egunean, Kakorratz Gerrillak (Darabilbo tailerretatik sortutako kakorratz berbalagun taldeak) bere lehenengo ekintza egingo du:Ugarte plaza mozorrotu kakorratzez egindako lanez.
- Kirola eta Natura egitasmoaren barruan, bi ibilaldi egongo dira Luzueron eta Zumaiako Fyscha (12an eta 19an); familian taldeka edota banaka egitea dago, hori bai, garraioa zuen esku.
- 14an, Rekalde aretoa Irantzu Yaldebere-ren obra ikusteko aukera izango dugu bisita gidatuan.
- Kirola eta naturaz aparte, kirolaren hilea da ekaina gurean. Batetik Ipar martxa zer den jakiteko eta egiteko aukera izango dugu 15ean. 18an berriz, Big sup (paddle surf erraldoia) itsasadarrean; igeri egiten jakitea derrigorrezkoa da. Azken horretan, gainera 16-25 urteko euskaldunek izango dute lehentasuna.
- 16an, kardatze eta irute tailerra izango dugu Artilea Mundura-ko Rakelekin.
- 17an, Otxarkoagan berriro, Mari Luz Esteban idazlearekin bere liburuaz (Andre zaharraren manifestua) eta beste gauza askotaz berba egiteko aukera izango dugu.
- Amaitzeko, eta ikasturteko agurra lez, bisita gidatua izango dugu Zorrotzatik Olabegaraino.
Ondo pasa.
#Darabilbo
#PraktikatuEtaBizi
#EuskarazEtaDoan
#Bilbo