2022 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2022 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022/10/30

Darabilbo 2022, azaroko agenda.

 


 

Zer darabilbozue?
Azaroarekin batera, Darabilboren agenda datorkigu. Hil honetan, zenbait kontu berri eta, arrakasta ikusita, errepekatu behar izan ditugun beste batzuk:
Tupper-Sex errepikatuko dugu Irale-Dolaretxeko jendearentzat. Bilboko Berbalagunek hasiera ekitaldia egingo dute azaroan Miribillan, eta Bilboko euskaldun guztiak gonbidatu dituzte beraiekin batera hasiera ospatzeko. Bestetik, hile honetan ere, Kirola eta Natura programaren barruan Urkiolan orientazio ibilbideak izango ditugu; oraingo honetan maila guztietako mendizaleentzat egongo da aukera, heldua zein haurra izan, familian nahiz bakarka etorrita. Euskaraldia berotzeko, Saninazio-Sarriko aldean bizikletada egingo dugu; gazteenei begira dago, baina edozeinek har dezake parte. Arte Ederren museoan BBKateak egitasmo barruan zerikusirik ez dute bina artista ikustea izango dugu; gida espertoen laguntzarekin, jakina, eta eguerdian eta arratsaldean. Amaitzeko klasiko bat bueltan dugu, kakorratza; Kakorratz Gerrillako nesken laguntzaz eskularruak egingo ditugu, negua inoiz etorriko delakoan. Kontuan hartu  azken hori bi saiotan egingo dugula, bigarrena abenduaren 2an izango da.
Eman izena lehenbailehen, plaza gutxi dago eta.

Bestetik Darabilbok antolatzen ez duen arren bi kontu gogorarazi nahi dizkizuegu:
  • IX. Berbagunea azaroaren 9an ospatuko da Azkuna zentroan. Goiz-arratsaldeko txandak daude, eta euskaraz aritzeko parada hobeezina izango da. Eman izena: berbagunea.eus
  • Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra arte ospatuko dugu, oraindik rola aukeratu ez baduzu hemen lotura egiteko: izenematea.euskaraldia.eus
Azarora arte.
#PraktikatuEtaBizi
#Darabilbo
#BilbonEuskaraz


 

2022/06/30

Darabilbo 2022: oporretan eta iraileko agenda

 


 Uztailean eta abuztuan oporrak hartuko ditugu, eta irailaren erdialdetik aurrera, martxan egongo gara berriro. Hiru ekitaldi baina ez dugu prestatu irailerako, baina interes handikoak hirurak:

- Hilaren 20an, Amagoia Santacolomak erakutsiko digu haurrak soinean eramaten, kultura ezberdinetan eman eta ematen den umeak hazteko eta hezteko filosofia. Ideia hori ipar, modu erraz eta praktiko batean haurrak soinean eramateko tresnak eta korapilo ezberdinak ezagutzeko tailerra eskainiko digu Amagoiak. Zalantzak argitu eta beldurrak uxatzeko aukera ezin hobea.
Zer ikasiko duzu?
- Soinean eramatearen garapena
- Munduari argazkia
- Onurak ezagutu eta mitoak apurtu
- Euskarri ezberdinak
- Korapilo ezberdinak

- Hilaren 22an, Errekalde auzoa ezagutuko dugu Igor Ahedo politika zientzia irakaslea eta errekaldetarraren eskutik. Auzoaren historia eta politika uztartuz. Irrikan gaude.
- Amaitzeko, irailaren 26an, BBKateak ekimenaren barruan, Bilboko Arte eder museoko areto bateko bi artista parez pare jarriko ditugu (garai ezberdinekoak, estilo diferentekoak,...).

Jada baduzue ekimen hauetan izena emateko aukera, hala ere, horren baieztapena ez duzue izango irailaren erdialdera arte.
Ondo pasa, eta ez ahaztu euskara beti ahoan edonon egonda ere.

 

2022/05/29

Darabilbo 2022, ekaineko agenda: Kakorratz Gerrilla, Irute eta kardatze kalean, kirola eta ibilaldiak.

 


Ikasturteko azken ageena da hau, irailera arte atsedena hartuko dugu eta. Baian merezi du ekainekoa:

  • Otxarkagako jaietan, euskararen egunean, Kakorratz Gerrillak (Darabilbo tailerretatik sortutako kakorratz berbalagun taldeak) bere lehenengo ekintza egingo du:Ugarte plaza mozorrotu kakorratzez egindako lanez.
  • Kirola eta Natura egitasmoaren barruan, bi ibilaldi egongo dira Luzueron eta Zumaiako Fyscha (12an eta 19an); familian taldeka edota banaka egitea dago, hori bai, garraioa zuen esku.
  • 14an, Rekalde aretoa Irantzu Yaldebere-ren obra ikusteko aukera izango dugu bisita gidatuan.
  • Kirola eta naturaz aparte, kirolaren hilea da ekaina gurean. Batetik Ipar martxa zer den jakiteko eta egiteko aukera izango dugu 15ean. 18an berriz, Big sup (paddle surf erraldoia) itsasadarrean; igeri egiten jakitea derrigorrezkoa da. Azken horretan, gainera 16-25 urteko euskaldunek izango dute lehentasuna.
  • 16an, kardatze eta irute tailerra izango dugu Artilea Mundura-ko Rakelekin.
  • 17an, Otxarkoagan berriro, Mari Luz Esteban idazlearekin bere liburuaz (Andre zaharraren manifestua) eta beste gauza askotaz berba egiteko aukera izango dugu.
  • Amaitzeko, eta ikasturteko agurra lez, bisita gidatua izango dugu Zorrotzatik Olabegaraino.
Ondo pasa.

#Darabilbo
#PraktikatuEtaBizi
#EuskarazEtaDoan
#Bilbo

 

 

2022/04/28

Darabilbo 2022, maiatzeko agenda: ibilaldiak, dastaketak, tigre baltsamoa eta abar, eta abar.

 

 

Udaberriarekin batera darabilbotarrok kalera aterako gara, eguraldiak lagun. Batetik, Ibilaldi Arestiarra Bilbon izango dugu, Gabriel Arestiren Bilbo eta baita bere obra ere ezagutzeko. Hil amaieran, berriz, Masustegi auzora joango gara, Bilboko azken auzoa, hain zuzen ere.
Dastaketak izango ditugu Iralan eta Uribarrin; tigre baltsamoa egiten ikasiko dugu Saioa Rebolledo naturopatarekin; Gor komunitatera hurbilduko gara, baita zeinu hizkuntza apur bat ikasi ere (tailer hau bereziki Bilboko euskaltegietako irakasle guztientzat antolatu dugu, dena dela edonork har dezake parte) Eskuaire-ko partaideekin; Bilboko Aste Berdearen barruan, udaberriko errezetak atontzen erakutsiko digute Sustraiak Catering-eko partaideek; Rekalde aretoan Mikel Erkiaga artista gaztearen obra ezagutu ahal izango dugu, eta berarekin tailer txiki bat egiteko aukera ere bai; eta , hilabetea hasteko Miren Agur Meabe ekarriko dugu Otxarkoagara, bere bide poetikoaren gainean berba egiteko.
Izena emateko, betiko lez, beheko lotura sakatu, eta aurrera:
 

IZENA EMAN

#PraktikatuEtaBizi

#Bilbo


2022/02/24

Darabilbo 2022. Martxoko agendak!

 



Bai, ondo irakurri duzue: agendak. Martxoan, bat barik, bi agenda atera ditugu. Lehenengoa, betikoa, 10 ekitaldirekin. Bigarrena aldiz, Loraldia festibala 2002ren harira. Martxoan egingo dituzten arte, musika, bisitak eta abarrerako sarrera zoketa egingo dugu. Izena eman eta zorte on! 

Bihar, otsailak 25, eguerdian, zabalduko dugu izena emateko aukera.

2022/02/11

Egunean Behin 9 denboraldia: pasa den asteko irabazlea.

 


Martxan dugu Egunean Behin 9. denboraldia. Darabilbo-Bilboko Berbalaguna taldean, pasa den asteko irabazlea Gari Santutxu izan da. Eguraldia ikusita babesa behar duelakoan, euritako eta eguzki betaurrekoak ditu opari (edozein kontingentziarako prest).

Zorte on guztioi.

#PraktikatuEtaBizi

#Bilbo

#EuskarazEtaDoan
 

2022/02/01

Hartzituak: zer demontre dira?

 


 

Hartzituak: hitzaldia dastaketa eta tailerra.

Noiz: otsailaren 15ean.

Non: Labore-Bilbo, Haro plaza 3, Santutxu.

Zer egingo dugu: “Mikrobiota, prebiotikoak eta probiotikoak” inguruko hitzaldi teorikoa entzun ostean, barazki hartzituak (fermentatuak) dastatuko ditugu. Ondoren, tailerra egingo dugu: lorategia eta txukruta, hartzituak erraz egiteko
teknikak ikasiko ditugu.

Izena emateko:  https://labur.eus/raARi

2022/01/27

Darabilbo berriro bueltan da: otsaileko agenda.

 


Hemen gaude berrito. Urtarrilean prestatzen ibili ondoren, agenda interesgarria prestatu dugulakoan gaude. Museo bisita gidatuei dagozkienez, hil honetan hiru erakusketa ikusteko parada izango dugu: Ondare aretoan, Rock the mountain (mendiaren ikonografia rockaren historian izan duen pisua ikusiko dugu); eta Rekalde aretoan, Idoia Montonen "Zazpi leihoak" eta Izaskun Araluzearen marrazkiak. Kosmetika egiten jarraituko dugu, baina sendabelarrekin. Tasio Erkizia izango dugu gurekin solasean oraintsu argitaratu duen liburuaren harira (Jan eta Jabe, elikaduraren garrantziaz herria eraikitzeko). Bestetik, Mario (La catedral de la Cerveza) eta Nobuko-rekin batera (Nobu Sushi dendakoa, Sopelan), garagardoa eta sushi ezkonduko ditugu (baita azken hori egin ere).

Baina zerbait azpimarratu behar badugu, familientzako tailerren hasiera da. Bilboko Berbalagunarekin batera antolatu ditugu, eta bertan helduak eta haurrak elkarrekin hainbat ekitaldi burutuko dituzte, euskaraz. Hil honetan, Buruarinak tailerrak emango dio hasiera ekimen honi; pisu gutxiko buruhandia egingo dituzte gurasoak eta umeak.

Beraz ez galdu, eta izena eman.

#PraktikatuEtaBizi

#Bilbo

#ErabiliEuskarazBilbon

#EuskarazEtaDoan