Darabilbo 2025, ekaineko agenda.
Ikasturtea amaitzeko programa alaia eta anitza dudugu Darabilbon. Hasteko, Elkarrekin Josteko eguna ospatuko dugu, trenez kakorratza egiten Matienaraino (Kakorratz Gerrilla). Kirola eta Natura egitasmoak bultzatuta, orientazioa izango dugu Iturritxualde mendian (Avril). Otxarkoagako jaien Euskararen egunean, Familian Euskaraz Jolasean ekimenak dantza ikastaroa antolatuko du familiakide guztientzat. 18an, Gabriel Arestiren obra ezagutuko dugu, idazlearen lekuak ikusten ditugun bitartean ibilaldi literarioan. Juan Carlos Eguilleorren obra, egun berean, ikusteko aukera dago Rekalde aretoan. Eta eguna amaitzeko Bizkaiko txakolinaren kolore guztiak ikusi eta dastatzeko aukera izango dugu Indautxu AEK euskaltegian. Hileko azken ekitaldia, Bilbo Zaharrean izango da, Xake Espazioan, hain zuzen: Euskal Herriko garagardoak ezagutzeko aukera izango dugu.
Ez galdu.
Ez galdu.
Darabilbo.eus
#PraktikatuEtaBizi
#Bilbo
#Darabilbo
#euskaraZUzara