Itsasmuseum etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Itsasmuseum etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024/09/26

Darabilbo 2024, oporraldien ostean buelta: urriko agenda zabala.

 



Oporraldiaren ostean, urrian berriro martxan. Agenda bete-beteta gatoz. Deustuko eta Begoñako errepubliken anexioaren harira, zenbait ekitaldi atondu ditugu, baina ospakizun nagusia urriaren 20an izango da, bi errepubliken partaideekin antolatutako erromeria oinarri. Horrez gain, museo bisita gidatuak, kakorratz-lana,eta zientzia berbalagunak ere izango ditugu.

Ez ahaztu Egunean behin lehiaketaren 16. denboraldia ere martxan egongo dela irailaren 30etik aurrera. Parte hartzeko, aplikazioa deskargatu eta instalatu ostean, bidali whatsappa 607530132 telefonora zure izen-abizen, jokoan duzun izena, posta elektronikoa eta helbidearekin, ondoren Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean sartuko zaitugu.

#Darabilbo

#euskaraZUzara

#Bilbo

 

2024/03/26

Daarabilbo 2024: apirileko agenda.


 

Apirilean dastaketa pare bat izango ditugu Santutxun zein Miribillan: txokolatea eta udaberriko garagardoa. Kirola eta natura programa berriro martxan jarriko da, lehennego ibilaldia Etxaurren-Eskorietara egingo dugu (ipuin-kontalariak arituko dira bidean). Bisita gidatuak izango ditugu Arte Ederren mudeo eta Itsasmuseumera. Zientzia Berbalagunak, Dmitri Mendeleiven taula periodikoaz arituko dira. Eta amaitzeko, Basurtun, zeinu hizkuntzaa tailer trinkoa izango dugu Elixabete Eluarekin.

#Darabilbo

#PraktikatuEtaBizi

#BilbokoBerbalagunaMintzapraktikaTaldeak

 

 

2023/04/26

Darabilbo 2023: maiatzeko agenda.

 

Maiatzeko agenda, prest. Aspaldiko zabalena, euskaltegietako jendeak eskaera asko egin ditu-eta HABE-ko azterketen ostean aisialdiaz gozatzeko. Familia Euskaraz Jolasean ekimenaren barruan, antzerki tailerrak izango ditugu Deustun eta Miribillan; Kirola eta Natura ekimena berriro dugu martxan bi ibilaldirekin; gazteagoentzako Rap tailerrra Raperurekin; Itsamuseumera bueltatuko gara bi egunetan; Santutxu aldean pintxo osasungarriak egiten ikasiko dute; Rekalde aretoan instalazio ezberdinak ikusteko parada izango dugu; Maus komikiaren itzultzailearekin lan egiteko aukera izango dugu, eta amaitzeko hila (eta haien ikasturteko azken ekitaldia) Zientzia berbalagunak izango ditugu kosmologiako hiztegiaz berbetan. Jada baduzue izena emateko aukera:

EMAN IZENA: https://labur.eus/YMK2Y

#Darabilbo

#PraktikatuEtaBizi

#BilbonEuskaraz

 

 

 

2023/03/31

Darabilbo 2023: apirileko agenda

Apirilerako agenda laburra dugu Udaberriko oporrak direla eta, baina ezin esan interesgarria ez denik. Bisita gidatuak egingo ditugu, tartean Itsasmuseumera (maiatzerako gehiago antolatuko ditugu). Zientziaz arituko gara Berbalagunekin; oraingo honetan mekanika kuantikoaz. Eta amaitzeko Múllerrenean, Deustun, Berbaizuko jendea eta auzoko jendearekin garagardo dastaketa izango dugu.

Eman izena: https://labur.eus/YMK2Y

#Darabilbo

#PraktikatuEtaBizi

#BilbonEuskaraz