OnEkinNutrizioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
OnEkinNutrizioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024/06/01

Darabilbo 2024: ekaineko agenda.

 

 

 
Darabilbo ekainean: hondartzarako mokadutxoak Zorrotzan, Kirola eta Natura Itxinan, "Zergatik ez zuten Bilbao izan nahi?" solasaldia, Otarkoagako jaietako Euskararen egunean dastaketa, Errekalde auzoko bisita historiko politikoa, "garagardoa  buztartzen" dastaketa, bisita gidatua Arte Ederren museora. Ondo pasa.

#PraktikatuEuskarazGurekin
#Darabilbo



 




2023/05/24

Darabilbo 2023: ekaineko genda.

 


 Zer darabilbozue?

Ekaineko agenda, prest. Ikasturtea amaitzeko beteta dakargu. Argazkilaritza tailerrak ekainaren 8an, 3 ordutegi ezberdinetan, eta bi leku diferentetan. Otxarkoagako jaietako euskararen egunean ardoa dastatzeko oinarrizkoak ikasiko ditugu Jon Khoreanorekin. Trikota kalean egiteko nazioarteko egunean, kakorratz lanetan ibiliko gara, Kakorratz Gerrilako neskekin, eta nigatik-eko Aratzarekin. Artikutzako paraje ederrak ezagutzeko aukera izango dugu. Lehenengo aldiz, txokolate dastaketa egingo dugu Mikel Ugarizarekin. Bilbao Arte aretoa barrutik bisitatzeko aukera izango dugu, eta Maider Aldasororen lana artista berarekin ezagutuko dugu. Pintxo osasungarrien tailerra eramango dugu Zorrotza auzora. Eta hila amaitzeko BBKateak programaren barruan beste artista batzuk ezagutu eta ulertuko ditugu Bilboko Arte Ederren Museoan. Jada baduzue izena emateko aukera:

EMAN IZENA: https://labur.eus/YMK2Y

#Darabilbo

#PraktikatuEtaBizi

#BilbonEuskaraz

 

2023/04/26

Darabilbo 2023: maiatzeko agenda.

 

Maiatzeko agenda, prest. Aspaldiko zabalena, euskaltegietako jendeak eskaera asko egin ditu-eta HABE-ko azterketen ostean aisialdiaz gozatzeko. Familia Euskaraz Jolasean ekimenaren barruan, antzerki tailerrak izango ditugu Deustun eta Miribillan; Kirola eta Natura ekimena berriro dugu martxan bi ibilaldirekin; gazteagoentzako Rap tailerrra Raperurekin; Itsamuseumera bueltatuko gara bi egunetan; Santutxu aldean pintxo osasungarriak egiten ikasiko dute; Rekalde aretoan instalazio ezberdinak ikusteko parada izango dugu; Maus komikiaren itzultzailearekin lan egiteko aukera izango dugu, eta amaitzeko hila (eta haien ikasturteko azken ekitaldia) Zientzia berbalagunak izango ditugu kosmologiako hiztegiaz berbetan. Jada baduzue izena emateko aukera:

EMAN IZENA: https://labur.eus/YMK2Y

#Darabilbo

#PraktikatuEtaBizi

#BilbonEuskaraz

 

 

 

2023/02/28

Darabilbo 2023: martxoko agenda.

 


Martxoko agenda jada prest dugu.
Kakorratz Gerrilla azkenengo saioaz batera hasiko dugu hila. Gero, Munduari buelta eman zion ontzia liburuaren gainean solasaldia egingo dugu Sarrionaindiarekin. ondoren La Basurekin Hip Hop tailerra, Pintxo osasungarriak (On Ekinen eskutik), Maus komikiaren itzultzailearekin solastuko gara (oraingo honetan, bai). Hilaren amaieran, halaber, familia tailerrak izango ditugu berriz ere (Bilboko Berbalagunarekin elkarlanean); oraingo honetan antzerkia ardatz hartuta, Bilboko bi lekutan: Santutxu-Txurdinaga eta Zurbaranen. Baina ez kezkatu, aiprilean Deustun eta Miribillan ere egingo ditugu. Eta nola ez Zientzia Berbalagunak bueltan ditugu, oraingo honetan Einsteinen espazio denboraz. Amaitzeko, Mahatserriko mintzodromoa izango dugu; euskara kalera aterako dugu nerabeak eta helduak elkarlanean.

--

 

 

 

2022/12/26

Darabilbo 2023, urtarrileko agenda: museoak, garagardoa, kakorratz-lana eta beste asko.

 


 

Zer darabilbozue?

Darabilbotik urte berri ona opa nahi dizuegu, eta euskararen aldetik hori bermatzen laguntzeko, jada dugu prest urtarrileko agenda.
Museo bisita gidatuak izango ditugu, bai Rekalde aretoan, bai Bilboko Arte Ederren museoan. Pasta agroekologikoa zein Pintxo osasungarriak egiteko tailerrak izango ditugu Deustu aldean. Kakorratz-lanarekin jarraituko dugu, oraingo honetan proiektu erraldoiarekin (txalekoa), horretarako 4 saio beharko ditugu-eta urtarriletik martxora. Zientzia solasaldiekin jarraituko dugu Santutxu aldean; eta amaitzeko garagardo dastaketa Txurdinagako merkatarien elkarteko lokalean.
Urte amaierako ospakizunetan nahiz 2023an euskara ahoan izan dezazuela.
Laster arte.
 
 
#Darabilbo
#PraktikatuEtaBizi
#BilbonEuskaraz
#EuskarazEtaDoan
#Bilbo

 

2021/09/29

Darabilbo, 2021eko urriko agenda.


 

Urriarekin batera, Darabilboren agenda datorkigu. Hil honetan, zenbait kontu berri eta aspaldian egiten ez genituen beste batzuk, ABC, Bilboko museoaren erakusketa kasu. Lanak hasiko dira museoan, eta itxi baino lehen ia 2 urte programatu gabe genuen bisita gidatua bururatu zaigu. Errekalde aretoan, beste aukera interesgarri bat daukagu, instalazio eta euskarri ezberdinetan gauzatutako erakusketa. On Ekin-eko lagunek hauxe bidali digute atondu dute tailerraren gainean:

  • "Egunerokotasunean elikadura ohitura osasungarriak barneratzea lortu duzu, baina bizitza sozialarekin nola kudeatu? Bizi estilo osasungarri batean alkohola sartu daiteke edo alkoholik gabeko edariak sartu behar dira? Lagunarteko asteburuetako otarteko, pintxo... afari bazkariak konpentsatu behar dira hurrengo egunean? Etxetik kanpo nola egin aukera osasungarriak? Baina, zer da osasungarria, soilik osasungarriak diren produktuak kontsumitzea? Galdera guzti hauen erantzungo ditugu eta baita trikimailu batzuk eman bizitza soziala eta ohitura osasungarriak kudeatzeko. Animatzen zarete?" Interesgarria, ezta?
Bestalde, Hamburgo Platz ostera bere badugu inarrosteko gure burua. Nigatik Artesania-ko Arantzak xala egiten erakutsi eta lagunduko digu, bi eguneko tailerrean. Eta amaitzeko, Ateleir Lora-ko Maria Aguirrekin ikusiko dugu kosmetika egiten sendabelarrekin. Lehenengo aldiz Darabilborekin, eta gainera ideia piloarekin etorri zaigu.
Azaroan ekintza bete agenda antolantzen ari gara. Beraz, adi egon.

2021/09/06

Iraileko ekitaldietan izena emateko aukera, zabalik.

 https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhId2drWR9sJFI4RMZOx6Sq5dyyXxdySa8xA56ie7K38RicYSGQvdHtmYkAAIm_8kIDJenWBzYE40Ybrbd85wGGoqceBBsHZISUdfpa3bjBvdLmKqk-8e6OXijwRnWI4bHZC_SC9RGpeUbn/s1403/Darabilbo+agenda+2021eko+iraila.jpg

Irailaren 15era arte oporretatik bueltatu ez arren, jada zabaldu dizuegu izena emateko aukera irailaren amaieran egingo diren ekitaldietan. 15etik aurrera, baieztapen mezueak bidaliko dizkizuegu. Arin ibili, lekuak berehala betetzen dira eta.

2021/07/02

Oporretara goaz: iraileko agenda.

 


 
Goizegi irudiko zaizue iraileko agendaz hitz egitea. Kontua da oporretara goazela, eta prestatuta utzi nahi genuen dena bueltarako. Gainera lehenengo ekitaldia iraila hasi eta berehala izango dugu: Womanology, Arte Eder museoan bisita gidatua. Hau izango da erakusketa hori ikusteko azken aukera (5ean amaitzen da eta); gainera museoan handitze lanak hasiko dituzte, eta batek daki noiz bueltatuko garen. Beraz, aprobetxatu. Bisita honetarako izen emateko aukera orain utziko dugu libre, eta baieztapena abuztuaren amaieran bidaliko dizuegu.
Beste bi ekintzetarako, izena emateko aukera irailaren hasieran zabalduko dugu:
  • Lehenengoa "Bizitza soziala eta elikadura osasuntsua" izango da, On ekin-eko nesken eskutik, eta online:
"Egunerokotasunean elikadura ohitura osasungarriak barneratzea lortu duzu, baina bizitza sozialarekin nola kudeatu? Bizi estilo osasungarri batean alkohola sartu daiteke edo alkoholik gabeko edariak sartu behar dira? Lagunarteko asteburuetako otarteko, pintxo... afari bazkariak konpentsatu behar dira hurrengo egunean? Etxetik kanpo nola egin aukera osasungarriak? Baina, zer da osasungarria, soilik osasungarriak diren produktuak kontsumitzea? Galdera guzti hauen erantzungo ditugu eta baita trikimailu batzuk eman bizitza soziala eta ohitura osasungarriak kudeatzeko. Animatzen zarete?"
  • Bigarrena, garagardo dastaketa izango da La Catedral de la Cervezan. Ipa izango dugu protagonista: bere aldaerak eta zaporeak.
Opor onak pasa (baldin badituzue) eta ez ahaztu euskara beti ahoan izatea.
Irailera arte.
#GurekinEuskarazSeguru
#PraktikatuEtaBizi
#Bilbo

 

2021/04/29

Darabilbo 2021, maiatzeko agenda

Maiatzeko agenda prest dago eta atxikituta bidaltzen dizugu. Dena dela, hiru ekitaldi nabarmendu nahi ditugu:
  • Batetik, aspaldiko  partez, berriro ekingo diogu Bilboko Arte Ederren museoan bisita gidatuak egiteari. 6 lagunekoak, hori bai. Gainera, hasteko urrezko aukera dugu: Remigio Mendibururen obra. Besteak beste, Mendiburuk Korrikaren lekukoa egin zuen. Beraz, ez galdu.
  • Bigarrenik, 28an, Thai sukaldaritzaren ingurukoak ezagutzeko eta dastatzeko aukera izango dugu ESHBI Erriberan Mikelen esku.
  • Azkenik, gure maiatzerako apustu berezia: lorratzen jokoa, Bilboko Zazpi kaleak ezagutzeko. Ginkana moduko ekitaldia izango da, maiatzaren 17tik 21era, 10 txandetan banatuta, goizez edo arratsaldez, 3 laguneko taldeetan. Orotara 30 lagun. Txandak horrela egongo dira banatuta: maiatzaren 17an, 19an eta 20an arratsaldean, 18:00 eta 18:30ean. Maiatzaren 18an eta 21ean berriz, goizean, 10:00 eta 10:30ean. Izena modu indibidualean eman behar da, guk taldeak osatuko ditugu, egun horretan geratu eta lorratzen liburuxka eta emaitzen orria emango dizkizuegu. Nahi duzuen denbora erabili dezakezue betetzeko. Amaitutakoan, emaitzen orria eta selfie bat guri bidali behar dizkiguzue. Asmatzaileentzat sariak egongo dira, jakina.
Hilabete mamitsua dugu aurrean, betiere #GurekinEuskarazSeguru.
Laster arte
 
Oharra: gogoan izan maiatzaren 3an Egunean Behin lehiaketa martxan da berriro. 7. denboraldia, 10 astez, uztaileko finalera arte.