2021/07/02

Oporretara goaz: iraileko agenda.

 


 
Goizegi irudiko zaizue iraileko agendaz hitz egitea. Kontua da oporretara goazela, eta prestatuta utzi nahi genuen dena bueltarako. Gainera lehenengo ekitaldia iraila hasi eta berehala izango dugu: Womanology, Arte Eder museoan bisita gidatua. Hau izango da erakusketa hori ikusteko azken aukera (5ean amaitzen da eta); gainera museoan handitze lanak hasiko dituzte, eta batek daki noiz bueltatuko garen. Beraz, aprobetxatu. Bisita honetarako izen emateko aukera orain utziko dugu libre, eta baieztapena abuztuaren amaieran bidaliko dizuegu.
Beste bi ekintzetarako, izena emateko aukera irailaren hasieran zabalduko dugu:
  • Lehenengoa "Bizitza soziala eta elikadura osasuntsua" izango da, On ekin-eko nesken eskutik, eta online:
"Egunerokotasunean elikadura ohitura osasungarriak barneratzea lortu duzu, baina bizitza sozialarekin nola kudeatu? Bizi estilo osasungarri batean alkohola sartu daiteke edo alkoholik gabeko edariak sartu behar dira? Lagunarteko asteburuetako otarteko, pintxo... afari bazkariak konpentsatu behar dira hurrengo egunean? Etxetik kanpo nola egin aukera osasungarriak? Baina, zer da osasungarria, soilik osasungarriak diren produktuak kontsumitzea? Galdera guzti hauen erantzungo ditugu eta baita trikimailu batzuk eman bizitza soziala eta ohitura osasungarriak kudeatzeko. Animatzen zarete?"
  • Bigarrena, garagardo dastaketa izango da La Catedral de la Cervezan. Ipa izango dugu protagonista: bere aldaerak eta zaporeak.
Opor onak pasa (baldin badituzue) eta ez ahaztu euskara beti ahoan izatea.
Irailera arte.
#GurekinEuskarazSeguru
#PraktikatuEtaBizi
#Bilbo