LaCatedraldelaCerveza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
LaCatedraldelaCerveza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024/03/26

Daarabilbo 2024: apirileko agenda.


 

Apirilean dastaketa pare bat izango ditugu Santutxun zein Miribillan: txokolatea eta udaberriko garagardoa. Kirola eta natura programa berriro martxan jarriko da, lehennego ibilaldia Etxaurren-Eskorietara egingo dugu (ipuin-kontalariak arituko dira bidean). Bisita gidatuak izango ditugu Arte Ederren mudeo eta Itsasmuseumera. Zientzia Berbalagunak, Dmitri Mendeleiven taula periodikoaz arituko dira. Eta amaitzeko, Basurtun, zeinu hizkuntzaa tailer trinkoa izango dugu Elixabete Eluarekin.

#Darabilbo

#PraktikatuEtaBizi

#BilbokoBerbalagunaMintzapraktikaTaldeak

 

 

2023/11/30

Darabilbo 2023, abenduko agenda: Zientzia Berbalagunak, zinemen arkitektura eta Bariku Beltza.

 

Darabilbon agenda ja prest dugu abendurako. Laburra, tartean jai eta ospakizun asko daude-eta, baina interesgarria. Zientzia Berbalagunak hasteko, gnomonaz egiteko berba. Ez dakizuela zer demontre den gnomona, bada erdu Zientzia Berbalagunekin batera ikastera,  Jose Ramon Etxebarria fisikariaren eskutik.
Abenduaren 14an, goizez zein arratsaldez, Bilboko antzinako zinemen arkitektura ezagutzeko parada izango dugu Aitziber Etxebarria arkitektoarekin batera, Maria Diaz Haroko kalean dagoen Ondare aretoan.
Amaitzeko, 15ean,  Zuk Zeuk aukeraren bitartez (jendeak beren-beregi eskatutako ekitaldia; zuek ere aukera hori duzue), Bariku Beltza izango dugu loteria kalean Mario Sanchoren eskutik: garagardo dastaketa. Leku txikia da, eta eskatzaileak gain jende gutxi sartzeko aukera egongo da.
Ondo pasa.

2023/09/26

Sushi-garagardoa ezkontzen tailerra: gainezka.

 

 

Bihar egingo dugun garagardo eta sushi ezkontzen tailerrean 40 lagunek eman dute izena, baina 20 plaza baino ez ditugunez zozketa egin genuen ostiralean, izena emandakoei adierazi bezala.  badakigu jende asko interesatuta egon ela, beraz aurrerago beste bat egiten saiatuko gara. Barkatu eragozpenak.

2023/06/27

Darabilbo 2023: oporrak eta iraileko agenda.

 


Zer darabilbozue?
Uztailean eta abuztuan oporrak hartuko ditugu, eta irailaren erdialdetik aurrera, martxan egongo gara berriro.

Bost ekitaldi  prestatu ditugu irailerako:
- Hilaren 22an, Kakorratz-lana tailerra izango dugu. poltsoa egingo dugu, eta irailaz gain urrian eta azaroan ere arituko gara.

- Hilaren 25ean, BBKateak ekimenaren barruan, Bilboko Arte eder museoko areto bateko bi artista parez pare jarriko ditugu (garai ezberdinekoak, estilo diferentekoak,...). goizeko 10:00etan eta arrtsaldeko 18:00etan egiteko aukera egongo da.
- Irailaren 27an, ekitaldi pare bat izango ditugu ordu berean, beraz aukeratu beharko duzue. Santutxuko udaltegian Zientzia berbalagunen solasaldia izango dugu (datorren ikasturtean historian egondako zientifikoak izango ditugu hizpide). Olabeagan, berriz, sushia eta garagardoa ezkontzen ikasko dugu (La Catedral de la Cerveza Mario eta Jorgerekin, eta Sopelako Nobu Sushiko Nobukoreikin).
Jada baduzue ekimen hauetan izena emateko aukera, hala ere, horren baieztapena ez duzue izango irailaren erdialdera arte.
 
Ondo pasa, eta ez ahaztu euskara beti ahoan edonon egonda ere.

 

 

2023/03/31

Darabilbo 2023: apirileko agenda

Apirilerako agenda laburra dugu Udaberriko oporrak direla eta, baina ezin esan interesgarria ez denik. Bisita gidatuak egingo ditugu, tartean Itsasmuseumera (maiatzerako gehiago antolatuko ditugu). Zientziaz arituko gara Berbalagunekin; oraingo honetan mekanika kuantikoaz. Eta amaitzeko MĂșllerrenean, Deustun, Berbaizuko jendea eta auzoko jendearekin garagardo dastaketa izango dugu.

Eman izena: https://labur.eus/YMK2Y

#Darabilbo

#PraktikatuEtaBizi

#BilbonEuskaraz

 

2023/01/27

Darabilbo 2023: otsaileko agenda.

 

Prest dugu jada otsaileko agenda. Inauteriei begira, buruarinen tailerra familian egiteko. Kakorratza-lanarekin jarraituko dugu, txalekoak lan handia ekartzen du eta. Berbalagunok Hernani aldera doaz Getxoko Egizukoekin batera. Zientzia berbalagunok, bestetik, argiaz arituko dira. Julen Gabiriak Maus komikian egindako litzupnaz arituko da (bertan komiki ale batzuk zozketatuko ditug datozenen artean), eta martxoan bueltatuko da, behin irakurrita, Mausen barrukoez hitz egiteko asmoz. Xake espazioa, amaitzeko, bertakoekin garagardo dastaketa izango dugu, tailer itxia izango da beraientzako beren-beregi prestatuta. (zuek ere zuen auzoan zerbait antolatu nahi izannez gero, eskatu guri).

Eman izena beheko loturan sakatuta.
 
#DARABILBO
#PraktikatuEtaBizi
#BilbonEuskaraz

 

2022/12/26

Darabilbo 2023, urtarrileko agenda: museoak, garagardoa, kakorratz-lana eta beste asko.

 


 

Zer darabilbozue?

Darabilbotik urte berri ona opa nahi dizuegu, eta euskararen aldetik hori bermatzen laguntzeko, jada dugu prest urtarrileko agenda.
Museo bisita gidatuak izango ditugu, bai Rekalde aretoan, bai Bilboko Arte Ederren museoan. Pasta agroekologikoa zein Pintxo osasungarriak egiteko tailerrak izango ditugu Deustu aldean. Kakorratz-lanarekin jarraituko dugu, oraingo honetan proiektu erraldoiarekin (txalekoa), horretarako 4 saio beharko ditugu-eta urtarriletik martxora. Zientzia solasaldiekin jarraituko dugu Santutxu aldean; eta amaitzeko garagardo dastaketa Txurdinagako merkatarien elkarteko lokalean.
Urte amaierako ospakizunetan nahiz 2023an euskara ahoan izan dezazuela.
Laster arte.
 
 
#Darabilbo
#PraktikatuEtaBizi
#BilbonEuskaraz
#EuskarazEtaDoan
#Bilbo

 

2022/01/27

Darabilbo berriro bueltan da: otsaileko agenda.

 


Hemen gaude berrito. Urtarrilean prestatzen ibili ondoren, agenda interesgarria prestatu dugulakoan gaude. Museo bisita gidatuei dagozkienez, hil honetan hiru erakusketa ikusteko parada izango dugu: Ondare aretoan, Rock the mountain (mendiaren ikonografia rockaren historian izan duen pisua ikusiko dugu); eta Rekalde aretoan, Idoia Montonen "Zazpi leihoak" eta Izaskun Araluzearen marrazkiak. Kosmetika egiten jarraituko dugu, baina sendabelarrekin. Tasio Erkizia izango dugu gurekin solasean oraintsu argitaratu duen liburuaren harira (Jan eta Jabe, elikaduraren garrantziaz herria eraikitzeko). Bestetik, Mario (La catedral de la Cerveza) eta Nobuko-rekin batera (Nobu Sushi dendakoa, Sopelan), garagardoa eta sushi ezkonduko ditugu (baita azken hori egin ere).

Baina zerbait azpimarratu behar badugu, familientzako tailerren hasiera da. Bilboko Berbalagunarekin batera antolatu ditugu, eta bertan helduak eta haurrak elkarrekin hainbat ekitaldi burutuko dituzte, euskaraz. Hil honetan, Buruarinak tailerrak emango dio hasiera ekimen honi; pisu gutxiko buruhandia egingo dituzte gurasoak eta umeak.

Beraz ez galdu, eta izena eman.

#PraktikatuEtaBizi

#Bilbo

#ErabiliEuskarazBilbon

#EuskarazEtaDoan


 

 

2021/09/06

Iraileko ekitaldietan izena emateko aukera, zabalik.

 https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhId2drWR9sJFI4RMZOx6Sq5dyyXxdySa8xA56ie7K38RicYSGQvdHtmYkAAIm_8kIDJenWBzYE40Ybrbd85wGGoqceBBsHZISUdfpa3bjBvdLmKqk-8e6OXijwRnWI4bHZC_SC9RGpeUbn/s1403/Darabilbo+agenda+2021eko+iraila.jpg

Irailaren 15era arte oporretatik bueltatu ez arren, jada zabaldu dizuegu izena emateko aukera irailaren amaieran egingo diren ekitaldietan. 15etik aurrera, baieztapen mezueak bidaliko dizkizuegu. Arin ibili, lekuak berehala betetzen dira eta.

2021/07/02

Oporretara goaz: iraileko agenda.

 


 
Goizegi irudiko zaizue iraileko agendaz hitz egitea. Kontua da oporretara goazela, eta prestatuta utzi nahi genuen dena bueltarako. Gainera lehenengo ekitaldia iraila hasi eta berehala izango dugu: Womanology, Arte Eder museoan bisita gidatua. Hau izango da erakusketa hori ikusteko azken aukera (5ean amaitzen da eta); gainera museoan handitze lanak hasiko dituzte, eta batek daki noiz bueltatuko garen. Beraz, aprobetxatu. Bisita honetarako izen emateko aukera orain utziko dugu libre, eta baieztapena abuztuaren amaieran bidaliko dizuegu.
Beste bi ekintzetarako, izena emateko aukera irailaren hasieran zabalduko dugu:
  • Lehenengoa "Bizitza soziala eta elikadura osasuntsua" izango da, On ekin-eko nesken eskutik, eta online:
"Egunerokotasunean elikadura ohitura osasungarriak barneratzea lortu duzu, baina bizitza sozialarekin nola kudeatu? Bizi estilo osasungarri batean alkohola sartu daiteke edo alkoholik gabeko edariak sartu behar dira? Lagunarteko asteburuetako otarteko, pintxo... afari bazkariak konpentsatu behar dira hurrengo egunean? Etxetik kanpo nola egin aukera osasungarriak? Baina, zer da osasungarria, soilik osasungarriak diren produktuak kontsumitzea? Galdera guzti hauen erantzungo ditugu eta baita trikimailu batzuk eman bizitza soziala eta ohitura osasungarriak kudeatzeko. Animatzen zarete?"
  • Bigarrena, garagardo dastaketa izango da La Catedral de la Cervezan. Ipa izango dugu protagonista: bere aldaerak eta zaporeak.
Opor onak pasa (baldin badituzue) eta ez ahaztu euskara beti ahoan izatea.
Irailera arte.
#GurekinEuskarazSeguru
#PraktikatuEtaBizi
#Bilbo

 

2021/05/25

Darabilbo 2021, ekaineko agenda: hegaluzea, Womanology eta hidromiel.

 


Ekaina jori dator bilbotarrontzat. Agenda ederra prestatu dizuegu hiru berritasunekin, tituluak dioen moduan. Hegaluzea eta hegalaburra (atuna zein zimarroi) izango dira protagonistak, horiek jateko sasoia da eta. Mikelek 3 ikastaro atondu dizkigu hile honetan, beraz inor ez da geratuko leku barik. Arte Eder museoan, aldiz, Womanology erakusketa (Jose Ramon Prieto bilduma) ikusgai izango dugu bertako giden laguntzaz, jakina. Eta oporretara joan baino lehen, bikingoek Valhalarako bidean edaten zutena ezagutu eta daastatzeko aukera izango dugu La Catedral de La Cervezako Mario Birretirekin. Kontu gehiago ere badaude, zuek aukeratu eta izena eman.

Izena Eman

#GukEuskarazSeguru

#PraktikatuEta Bizi 

#Bilbo





 

 

2021/04/29

Darabilbo 2021, maiatzeko agenda

Maiatzeko agenda prest dago eta atxikituta bidaltzen dizugu. Dena dela, hiru ekitaldi nabarmendu nahi ditugu:
  • Batetik, aspaldiko  partez, berriro ekingo diogu Bilboko Arte Ederren museoan bisita gidatuak egiteari. 6 lagunekoak, hori bai. Gainera, hasteko urrezko aukera dugu: Remigio Mendibururen obra. Besteak beste, Mendiburuk Korrikaren lekukoa egin zuen. Beraz, ez galdu.
  • Bigarrenik, 28an, Thai sukaldaritzaren ingurukoak ezagutzeko eta dastatzeko aukera izango dugu ESHBI Erriberan Mikelen esku.
  • Azkenik, gure maiatzerako apustu berezia: lorratzen jokoa, Bilboko Zazpi kaleak ezagutzeko. Ginkana moduko ekitaldia izango da, maiatzaren 17tik 21era, 10 txandetan banatuta, goizez edo arratsaldez, 3 laguneko taldeetan. Orotara 30 lagun. Txandak horrela egongo dira banatuta: maiatzaren 17an, 19an eta 20an arratsaldean, 18:00 eta 18:30ean. Maiatzaren 18an eta 21ean berriz, goizean, 10:00 eta 10:30ean. Izena modu indibidualean eman behar da, guk taldeak osatuko ditugu, egun horretan geratu eta lorratzen liburuxka eta emaitzen orria emango dizkizuegu. Nahi duzuen denbora erabili dezakezue betetzeko. Amaitutakoan, emaitzen orria eta selfie bat guri bidali behar dizkiguzue. Asmatzaileentzat sariak egongo dira, jakina.
Hilabete mamitsua dugu aurrean, betiere #GurekinEuskarazSeguru.
Laster arte
 
Oharra: gogoan izan maiatzaren 3an Egunean Behin lehiaketa martxan da berriro. 7. denboraldia, 10 astez, uztaileko finalera arte.
 



2020/07/06

Egunean Behin Darabilbo taldea, azken saridunak.




Amaitu egin da Egunean Behin lehiaketako 4. denboraldia. Mila esker Darabilbo taldean parte hartu duzuen guztioi. 58 lagun ibili zarete astero-astero, birusak gorabehera, euskaraz jokatzen, erabilera horrela ere sustatzen da eta.
Amaitzeko azken irabazlea eta azken zozketaren saridun biak. Hasieran bezala amaituko dugu, La Catedral de la Cervezako Mario Birretik egin digu aukeraketa.
Lehena Josebabarandi izan da (bigarren aldiz irabazle), eta zozketako saridunak:
  •  Nati
  •  End
Zorionak, saridunei eta guzti-gutioi; eta eskerrik asko. Gogoan izan euskaraz egitea beti dakar saria.
Birusak #EzGaituMutututu
#PraktikatuetaBizi
#Bilbo

2020/04/27

Egunean Behin Darabilbo taldea, lehenego asteko saria. Birusak #EzGaituMututuko





Jadanik  jende askok eman du izena Egunean Behin lehiaketako Darabilbo taldean. Zuek ere garaiz zaudete. Lehenego saria astelehenean emango dugu (maiatzak 4) aste honetan puntuazio altuena duen taldekideari.  Zein izango da lehenengo asteko saria? Aurreko batean blog honetan irakurriko zenuten La Catedral de la Cervezako Mario kexatzen zela itxialdian edaten dugun garagardoaz. Bada, saski bat prestatzeko eskatu diogu berak egoki ikusten duenarekin. Lehenegoak saski eder hori etxean jasoko du.
Izenik eman ez dutenentzat, arin ibili. Guztiontzat, zorte ona eta osasuna.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/04/23

Mario darabilbotarra, inbidia ematen. Birusak #EzGaituMututuko



La catedral de la Cervezako (Harategi Zahar Kalea 19) Mario Birreti laguna erretxinduta ei dago etxean, eta bideo bat eskatu diogunean  hara zer bidali digun, inbidia emateko edo. Ulergarria da, bere ustez itxialdi honetan edaten ari garena zaborra baino ez da. Berarengandik asko ikasi behar dugu. Zure zain Mario, bideo gehiago nahi ditugu.

Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN