BilbokoArteEderrenMuseoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
BilbokoArteEderrenMuseoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026/01/27

Darabilbo 2026: otsaileko agenda.

 


 

Zer darabilbozue?
Agenda prest. Inauteriei begira familia tailerrak, horren aurretik bisita gidatua Rekalde aretora, berbalagunen irteera, Yoga euskaraz, zientzia berbalagunak, eta arkitekto emakumezko baten erakusketa. Euskaraz eta doan.
#euskaraZUzara
#Darabilbo
#MintzapraktikaTaldeakBilbokoBerbalaguna
#Bilbo

 

2025/12/29

Darabilbo 2026: urtarrileko agenda.

 

 

Zer darabilbozue?

Darabilbok agenda jada prest du urte berrirako. Kakorratz gerrillaren saio bi, Bilboko kale gorrian Zugarekin, Ondare aretoan Zinema-kartelak Bilbon ikusteko parada izango dugu, Txakolin Dastarketa izango dugu Miribillan, hilero bezala Yoga Euskaraz izango dugu Deustun, Zientzia Berbalagunak portzelanaz arituko dira  Jose Ramon Etxebarria fisikariaren eskutik, Bilboko Arte Ederren museoan George Baselitzen lana ikusteko aukera izango dugu, hila amaitzeko. Ondo pasa.

Darabilbo.eus 

#Darabilbo
#euskaraZUzara
#Bilbo

 

 

2025/10/30

Darabilbo 2025, azaroko agenda:Berbalagunon hasiera ekitaldia, kakorratza-lana, museoak, gozogintza, Yoga eta Zientzia Berbalagunak.

 


 

Zer darabilbozu?
Darabilbo azaroan: Bilboko Berbalaguneko hasiera ekitaldia  egingo da Deustun; azenario, koko, jengibre eta txokolatezko bolatxoak egiteko 3 tailer, ordu eta leku ezberdinetan; kakorratza-laneko azken saioa (adituentzat); museo bisitak, Bilboko Arte Ederren museoan (Ataria BAT), izeneko erakusketara; Yoga euskaraz Deustu aldean eta Zientzia berbalagunak, beira hizpide. Ondo pasa.

EMAN IZENA

#Darabilbo

#euskaraZUzara

#Bilbo

 

2025/09/30

Darabilbo 2025, urriko agenda: Kakorratz Gerrilla, museoak, gozogintza, Yoga eta Zientzia Berbalagunak.

 


 

Zer darabilbozu?
Udagoienari ongietorria emateko, Darabilbok agenda zabala prestatu du: kakorratza-lana, gozogintza tailerra, museo bisita gidatuak, yoga euskaraz eta Zientzia Berbalagunak.
Kakorratz Gerrillak, oraingo honetan, tailer aurreratua atondu du (hau da eskarmentua izan beharko duzue) mosaiko teknikaz neguko kapela egiteko (aurrerago beste bat egingo duzu hasiberrientzat: sorpresa). Txaramelako nesken eskutik bolatxo gozoak prestatu eta jango ditugu, Txurdinaga aldean. Bilboko Arte Ederren museoan, berritze lanen parte bat bukatuta, Ataria (Bat) erakusketa izango dugu ikusgai arte urbanoa ardatz duena, goizean zein arratsaldean. Urte osoan zehar Yoga euskaraz, Ainhoa Unzalurekin, izango dugu hilero azken asteartetan, lehenengo saioa urriaren 28an izango da. Zientzia Berbalagunak egitarau berriarekin datoz: solido eta likidoen istorio eta historia harrigarriak. Eta hila amaitzeko Rut Olabarriren erakusketa ikusiko dugu Rekalde aretoan.
Gogoan izan Egunean Behin jokoaren 19. denboraldia hasi dela, eta Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean parte hartzea duzue.
Denetarik, denentzako eta euskaraz.

#Darabilbo

#euskaraZUzara

#Bilbo

 

2025/06/26

Darabilbo 2025, iraileko agenda: museoak eta ibilaldia San Frantzisko auzoan zehar.

 


 

Uztailean eta abuztuan oporrak hartuko ditu Darabilbok, baina irailaren erdi aldetik aurrera, martxan egongo gara berriro. Lau ekitaldi prestatu ditugu irailerako, interes handikoak:
- GREKOTIK ZUKOAGARA IBARROLATIK IGAROTA izeneko erakusketari bisita gidatua egiteko aukera izango dugu, Bilboko Arte Ederren museoan. bi aukera egongo dira: bata, irailaren 24an, 18:00etan; eta bestea, irailaren 25ean, 10:00etan.
- Irailaren 25ean, BILBOKO KALE GORRIAN bisita gidatua egingo dugu San Frantzisko auzoan zehar, sozialista aitzindarien aztarnen bila, Arturo Izarzelaiak gidatuta (Aldauri Fundazioa).
- Irailaren 26an, LABERINTO Juan Carlos Eguillorren erakusketa ikusteko azken aukera izango dugu (astean bertan amaituko da eta), Rekalde aretoan, arratsaldeko 18:00etan.

Jada baduzue ekimen hauetan izena emateko aukera, hala ere, horren baieztapena ez duzue izango irailaren erdialdera arte.
Ondo pasa, eta ez ahaztu: euskara beti ahoan edonon egonda ere.
 
#Darabilbo
#PraktikatuEtaBizi
#euskaraZUzara
#Bilbo

2025/04/29

Darabilbo 2025: maiatzeko agenda.

 


 

Jai osteko ekitaldi andana ekarri ditugu, Euskaraldiari begira, gure mina trebatzeko. Hasteko, Juan Carlos Egillorri eskainitako erakusketa dugu ikusgai, Rekalde aretoan. 15ean berriz, Bilboko Arte Ederren museoan funts berri euskaldunak izango ditugu ikusteko, beren-beregiko bisita gidatuan, goizean zein arratsaldean. 22an, aldiz, Zazpikaletako jaien barruan, Familian Euskaraz Jolasean ekimenaren barruan, zirku tailerra izango dugu Santiago plazan. Gaztedi Dantzari taldearen lokaletan Ane Albisuk erakutsko digu zelan jantzi egoki euskal ospakizunetan. Azken astean, yoga-lagunak ikasturteko azken saioa izango dute, Deustu aldean, eta Zientzia berbalagunak, Santutxun, magalopoliez arituko dira berbetan. Hila amaitzeko, Ondare aretoan, Euskal Akurelarien 80. urteurrena ospatzeko nazioarteko erakusketa izango dugu ikusgai.
Ez galdu.

EMAN IZENA


#PraktikatuEtaBizi
#Bilbo
#Darabilbo
#euskaraZUzara

 

 

2025/02/27

Darabilbo 2025, martxoko agenda: buruarinak, kalejira, yoga, zeramika eta museoak.

 

Hamaika ekitaldirekin dator martxoa. Museo bisita gidatuak izango ditugu Ondare aretoan, Rekalde aretoan (lehenengoa berreraikitze lanen ostean) eta Bilboko Arte Ederren museoan. Buruarinen tailer bi familientzako izango ditugu Miribillan eta Santutxu; azken horretan buruarinen kalejira bat ere egingo dugu urte hauetan egindako buruarin guztiekin. Zientzia berbalagunak fisio nuklearraz arituko dira. Yoga taldearekin jarraituko dugu, egonkortu baitugu ikasturtea amaitu arte; eta amaitzeko beste zeramika tailer bat egingo dugu Manurekin Otxarkoagan. Ahaztu gabe Egunean Behin lehiaketan aritzen garela oraindik Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean.

Eman izena.

#Darabilbo

#PraktikatuetaBizi

#euskaraZUzara

#Bilbo

2024/12/27

Darabilbo 2025, urtarrileko agenda.

 

 
Darabilbok agenda jada prest du urte berrirako. Kakorratz gerrillaren saio bi, Barazki haburgesak Txaramela Pastarekin, , Ondare aretoan Kameratik orratzera ikusteko parada izango dugu Eulalia Abaituaren argazkien emakumeen jantziaz aritzeko, Zientzia Berbalagunak erradioaktibitateaz arituko dira  Jose Ramon Etxebarria fisikariaren eskutik, Bilboko Arte Ederren museoan Guezala vs. Goenaga proposamena ikusteko aukera izango dugu, Jon Arretxe eta Aldauri fundazioaren eskutik TourĂ© detektibearen ibilbidea jarraituko dugu eta hila amaitzeko Garagardo Dastarketa izango dugu Miribillan (dastaketa + azterketa, nota ona ateratzen duenak saritxo bat eramango du).Ondo pasa.
 

Darabilbo.eus

#PraktikatuEtaBizi

#euskaraZUzara
#Bilbo

#Darabilbo


2024/12/01

Darabilbo 2024, abenduko agenda.

 


 

Darabilbo abeduan: barazki hanburgesen tailer bi izango ditugu Txaramelarekin, bisita gidatu bat goiz batean (Bilboko Arte Ederren museoan, Egunean Behin 16.eko sasoiaren amaiera ekitaldia,
Bizkaiko txakolin berezien dastaketa Txurdinaga aldean, Zientzia Berbalaguneko urteko azken ekitaldia eta Zorrotza aldean okindegi batera bibita gidatua egingo dugu Mikel Saizen eskutik.
Urtea amaitzeko, ezin plan aproposagorik. Ondo pasa.
EMAN IZENA

Darabilbo.eus

#PraktikatuEtaBizi
#euskaraZUzara
#Darabilbo

#Bilbo

 

2024/10/30

Darabilbo 2024, azaroko agenda.

 

 


Darabilbo azaroan: Hip hop tailerra La Basurekin San inazion(Larrako AEK 40. urteurrenean), Berbalaguneko Hasiera ekitaldia Santutxun, Errekalde auzoan zeharreko bisita historiko politikoa, neguko garagardo dastaketa Onki Xin elakrtean, Kirola eta Natura Aramotz mendilerroan zehar, museo bisita gidatuak Arte ederren museoan (Guezala vs.Goenaga), Zientzia berbalagunak eta Zabalako Ferrobiarioen etxeen mendeurrenean solasaldia Arturo Izarzelaiarekin. Ondo pasa.

EMAN IZENA

Darabilbo.eus

#euskaraZUzara
#Darabilbo

#Bilbo

 

 

2024/09/26

Darabilbo 2024, oporraldien ostean buelta: urriko agenda zabala.

 



Oporraldiaren ostean, urrian berriro martxan. Agenda bete-beteta gatoz. Deustuko eta Begoñako errepubliken anexioaren harira, zenbait ekitaldi atondu ditugu, baina ospakizun nagusia urriaren 20an izango da, bi errepubliken partaideekin antolatutako erromeria oinarri. Horrez gain, museo bisita gidatuak, kakorratz-lana,eta zientzia berbalagunak ere izango ditugu.

Ez ahaztu Egunean behin lehiaketaren 16. denboraldia ere martxan egongo dela irailaren 30etik aurrera. Parte hartzeko, aplikazioa deskargatu eta instalatu ostean, bidali whatsappa 607530132 telefonora zure izen-abizen, jokoan duzun izena, posta elektronikoa eta helbidearekin, ondoren Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean sartuko zaitugu.

#Darabilbo

#euskaraZUzara

#Bilbo

 

2024/06/26

Darabilbo 2024, Iraileko agenda

 

Uztailean eta abuztuan oporrak hartuko ditu Darabilbok, baina irailaren erdialdetik aurrera, martxan egongo gara berriro. Lau ekitaldi prestatu dituzte irailerako, interes handikoak:

- Hilaren 19ean, SOTA FAMILIA, ARTE ETA MEZENASGOA izeneko erakusketari bisita gidatua egiteko aukera izango dugu, Bilboko Arte Ederren museoan. bi aukera egongo dira: bata, goizeko 10:00etan; eta bestea, arratsaldeko 18:00etan.
- Hilaren 20an, Kakorratz-lana tailerra izango dugu (1. saioa, 3 saio izango ditu tailerrak), eta poltsa egingo dugu, kantoitik kantoira teknika erabilita. Irailaz gain, urrian ere arituko gara.
- Irailaren 27an, BEERBETAN ZAZPIKALETAN izeneko ekimena prestatu dugu. Zazpi kaletan zehar dastaketa ibilbide gidatua egingo du Mario Birrettik.

Jada baduzue ekimen hauetan izena emateko aukera, hala ere, horren baieztapena ez duzue izango irailaren erdialdera arte.
Ondo pasa, eta ez ahaztu: euskara beti ahoan edonon egonda ere.

 


2024/06/01

Darabilbo 2024: ekaineko agenda.

 

 

 
Darabilbo ekainean: hondartzarako mokadutxoak Zorrotzan, Kirola eta Natura Itxinan, "Zergatik ez zuten Bilbao izan nahi?" solasaldia, Otarkoagako jaietako Euskararen egunean dastaketa, Errekalde auzoko bisita historiko politikoa, "garagardoa  buztartzen" dastaketa, bisita gidatua Arte Ederren museora. Ondo pasa.

#PraktikatuEuskarazGurekin
#Darabilbo



 




2024/03/26

Daarabilbo 2024: apirileko agenda.


 

Apirilean dastaketa pare bat izango ditugu Santutxun zein Miribillan: txokolatea eta udaberriko garagardoa. Kirola eta natura programa berriro martxan jarriko da, lehennego ibilaldia Etxaurren-Eskorietara egingo dugu (ipuin-kontalariak arituko dira bidean). Bisita gidatuak izango ditugu Arte Ederren mudeo eta Itsasmuseumera. Zientzia Berbalagunak, Dmitri Mendeleiven taula periodikoaz arituko dira. Eta amaitzeko, Basurtun, zeinu hizkuntzaa tailer trinkoa izango dugu Elixabete Eluarekin.

#Darabilbo

#PraktikatuEtaBizi

#BilbokoBerbalagunaMintzapraktikaTaldeak

 

 

2023/12/26

Darabilbo 2024: urtarrileko agenda.

 


 Zer darabilbozue?

Darabilbok agenda jada prest du urte berrirako. Kakorratz gerrillaren saio bi, BBKateak Bilboko Arte Ederren museoan beste bisita bi, Ondare aretoan azken aukera Bilboko Zinemen arkitektura ikusteko parada, Rekalde aretoan azkena ere Sorrouileren proposamena ikusteko, pasta tailerra Txaramelarekin Txurdinagan eta, hila amaitzeko, Zientzia Berbalagunak Arkimedez arituko dira  Jose Ramon Etxebarria fisikariaren eskutik.Ondo pasa.

EMAN IZENA

Darabilbo.eus

#PraktikatuEuskarazGurekin
#BilbonEuskaraz
#Darabilbo

 

 


2023/10/29

Darabilbo 2023, azaroko agenda: berbalagunok, tuppersex, bbkateak, argazkilaritza, txokolatea eta zientzia.

 

Azaroa hasi, eta hurrengo astean lehenengo ektaldia dugu (urtero bezala data hauetan): Bilboko Berbalaguneko Hasiera Ekitaldia. Bertan argazki erraldoia egin ondoren, mintzodromoa, mokadutxoa egin eta zozketa mundiala egingo dugu. Zorrotza aldean tupper-sex emanaldia izango dute goiz-goizean. BBKateak ekimenaren barruan, bi egunetan bisita gidatuak izango ditugu garai ezberdinetako artista bi erkatzeko helburuarekin.Indautxu aldean txokolateren mundu ezagutuko dugu Mikel Ugarrizarekin. Botikazar instiutuan gazteei begira, argazgilaritza tailerrak egingo ditugu bi egunetan. Eta hila amaitzeko Zientzia berbalagunek solasaldia antolatu dute zenbakien gainean.

Ez ahaztu Egunean behin lehiaketaren 13. denboraldia martxan dagoela jada. Parte hartzeko, aplikazioa deskargatu eta instalatu ostean, bidali whatsappa 607530132 telefonora zure izen-abizen, jokoan duzun izena, posta elektronikoa eta helbidearekin, ondoren Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean sartuko zaitugu.

#Darabilbo

#PraktikatuEuskarazGurekin

#BilbonEuskaraz

 


 

2023/06/27

Darabilbo 2023: oporrak eta iraileko agenda.

 


Zer darabilbozue?
Uztailean eta abuztuan oporrak hartuko ditugu, eta irailaren erdialdetik aurrera, martxan egongo gara berriro.

Bost ekitaldi  prestatu ditugu irailerako:
- Hilaren 22an, Kakorratz-lana tailerra izango dugu. poltsoa egingo dugu, eta irailaz gain urrian eta azaroan ere arituko gara.

- Hilaren 25ean, BBKateak ekimenaren barruan, Bilboko Arte eder museoko areto bateko bi artista parez pare jarriko ditugu (garai ezberdinekoak, estilo diferentekoak,...). goizeko 10:00etan eta arrtsaldeko 18:00etan egiteko aukera egongo da.
- Irailaren 27an, ekitaldi pare bat izango ditugu ordu berean, beraz aukeratu beharko duzue. Santutxuko udaltegian Zientzia berbalagunen solasaldia izango dugu (datorren ikasturtean historian egondako zientifikoak izango ditugu hizpide). Olabeagan, berriz, sushia eta garagardoa ezkontzen ikasko dugu (La Catedral de la Cerveza Mario eta Jorgerekin, eta Sopelako Nobu Sushiko Nobukoreikin).
Jada baduzue ekimen hauetan izena emateko aukera, hala ere, horren baieztapena ez duzue izango irailaren erdialdera arte.
 
Ondo pasa, eta ez ahaztu euskara beti ahoan edonon egonda ere.

 

 

2023/03/31

Darabilbo 2023: apirileko agenda

Apirilerako agenda laburra dugu Udaberriko oporrak direla eta, baina ezin esan interesgarria ez denik. Bisita gidatuak egingo ditugu, tartean Itsasmuseumera (maiatzerako gehiago antolatuko ditugu). Zientziaz arituko gara Berbalagunekin; oraingo honetan mekanika kuantikoaz. Eta amaitzeko MĂșllerrenean, Deustun, Berbaizuko jendea eta auzoko jendearekin garagardo dastaketa izango dugu.

Eman izena: https://labur.eus/YMK2Y

#Darabilbo

#PraktikatuEtaBizi

#BilbonEuskaraz

 

2022/12/26

Darabilbo 2023, urtarrileko agenda: museoak, garagardoa, kakorratz-lana eta beste asko.

 


 

Zer darabilbozue?

Darabilbotik urte berri ona opa nahi dizuegu, eta euskararen aldetik hori bermatzen laguntzeko, jada dugu prest urtarrileko agenda.
Museo bisita gidatuak izango ditugu, bai Rekalde aretoan, bai Bilboko Arte Ederren museoan. Pasta agroekologikoa zein Pintxo osasungarriak egiteko tailerrak izango ditugu Deustu aldean. Kakorratz-lanarekin jarraituko dugu, oraingo honetan proiektu erraldoiarekin (txalekoa), horretarako 4 saio beharko ditugu-eta urtarriletik martxora. Zientzia solasaldiekin jarraituko dugu Santutxu aldean; eta amaitzeko garagardo dastaketa Txurdinagako merkatarien elkarteko lokalean.
Urte amaierako ospakizunetan nahiz 2023an euskara ahoan izan dezazuela.
Laster arte.
 
 
#Darabilbo
#PraktikatuEtaBizi
#BilbonEuskaraz
#EuskarazEtaDoan
#Bilbo

 

2022/10/30

Darabilbo 2022, azaroko agenda.

 


 

Zer darabilbozue?
Azaroarekin batera, Darabilboren agenda datorkigu. Hil honetan, zenbait kontu berri eta, arrakasta ikusita, errepekatu behar izan ditugun beste batzuk:
Tupper-Sex errepikatuko dugu Irale-Dolaretxeko jendearentzat. Bilboko Berbalagunek hasiera ekitaldia egingo dute azaroan Miribillan, eta Bilboko euskaldun guztiak gonbidatu dituzte beraiekin batera hasiera ospatzeko. Bestetik, hile honetan ere, Kirola eta Natura programaren barruan Urkiolan orientazio ibilbideak izango ditugu; oraingo honetan maila guztietako mendizaleentzat egongo da aukera, heldua zein haurra izan, familian nahiz bakarka etorrita. Euskaraldia berotzeko, Saninazio-Sarriko aldean bizikletada egingo dugu; gazteenei begira dago, baina edozeinek har dezake parte. Arte Ederren museoan BBKateak egitasmo barruan zerikusirik ez dute bina artista ikustea izango dugu; gida espertoen laguntzarekin, jakina, eta eguerdian eta arratsaldean. Amaitzeko klasiko bat bueltan dugu, kakorratza; Kakorratz Gerrillako nesken laguntzaz eskularruak egingo ditugu, negua inoiz etorriko delakoan. Kontuan hartu  azken hori bi saiotan egingo dugula, bigarrena abenduaren 2an izango da.
Eman izena lehenbailehen, plaza gutxi dago eta.

Bestetik Darabilbok antolatzen ez duen arren bi kontu gogorarazi nahi dizkizuegu:
  • IX. Berbagunea azaroaren 9an ospatuko da Azkuna zentroan. Goiz-arratsaldeko txandak daude, eta euskaraz aritzeko parada hobeezina izango da. Eman izena: berbagunea.eus
  • Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra arte ospatuko dugu, oraindik rola aukeratu ez baduzu hemen lotura egiteko: izenematea.euskaraldia.eus
Azarora arte.
#PraktikatuEtaBizi
#Darabilbo
#BilbonEuskaraz