LizardiAEK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
LizardiAEK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/04/02

Jose Ramon Etxebarria, katedralen eraikuntza. Birusak #EzGaituMututuko


Gaur, Jose Ramon Etxebarriak solasaldi baterako hitzordua zuen Lizardi AEK-n arratsaldeko 7etan, Darabilbok antolatuta. Jakina, ezin izango du eman. Baina zerbait utzi digu, modu birtualean bada ere, berataz ez ahazteko eta hau guztia pasatzen denerako berriro gurekin egongo dela gogorarazteko. Orain ezin zigun ezer bidali, dena dela, 2017an emandako hitzaldia aholkatu digu zuei eskaintzeko. Katedralaren erainkuntza du izena. Ez larritu, ez duzue zertan zientifiko ezta historialariak izan, ondo pasatzeko hitzaldiarekin. Ezetz asmatu zer den katedral hori? Erantzuna jakin nahi baduzue hor duzue. Ondo pasa eta mila esker, Joserra, berriz ere:

https://youtu.be/aGnpKgjZs-0?t=6020

Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/03/31

Txaramelako Izaskun, iraultza sukaldean hasten da. Birusak #EzGaituMututuko



Txaramelako Izaskunek pasa den astean egitekoa zuen Lizardi AEK-n tailer bat pasta agroekologikoa aintzat hartuta. Ezinezkoa izan zenez, begiratu zer bidali digun zuek etxean ere erabil dezazuen. "Iraultza sukaldean hasten da" jarri dio titulua, interesgarria benetan. Gozatu etxetik.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN