Urriarekin batera, Darabilboren agenda datorkigu. Hil honetan, zenbait kontu berri eta aspaldian
egiten ez genituen beste batzuk, ABC, Bilboko museoaren erakusketa kasu.
Lanak hasiko dira museoan, eta itxi baino lehen ia 2 urte programatu
gabe genuen bisita gidatua bururatu zaigu. Errekalde aretoan,
beste aukera interesgarri bat daukagu, instalazio eta euskarri
ezberdinetan gauzatutako erakusketa. On Ekin-eko lagunek hauxe bidali
digute atondu dute tailerraren gainean:
- "Egunerokotasunean elikadura ohitura osasungarriak barneratzea lortu duzu, baina bizitza sozialarekin nola kudeatu? Bizi estilo osasungarri batean alkohola sartu daiteke edo alkoholik gabeko edariak sartu behar dira? Lagunarteko asteburuetako otarteko, pintxo... afari bazkariak konpentsatu behar dira hurrengo egunean? Etxetik kanpo nola egin aukera osasungarriak? Baina, zer da osasungarria, soilik osasungarriak diren produktuak kontsumitzea? Galdera guzti hauen erantzungo ditugu eta baita trikimailu batzuk eman bizitza soziala eta ohitura osasungarriak kudeatzeko. Animatzen zarete?" Interesgarria, ezta?
Bestalde, Hamburgo Platz ostera bere
badugu inarrosteko gure burua. Nigatik Artesania-ko Arantzak xala
egiten erakutsi eta lagunduko digu, bi eguneko tailerrean. Eta
amaitzeko, Ateleir Lora-ko Maria Aguirrekin ikusiko dugu kosmetika
egiten sendabelarrekin. Lehenengo aldiz Darabilborekin, eta gainera
ideia piloarekin etorri zaigu.
Azaroan ekintza bete agenda antolantzen ari gara. Beraz, adi egon.