AlboraBide etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
AlboraBide etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023/10/29

Darabilbo 2023, azaroko agenda: berbalagunok, tuppersex, bbkateak, argazkilaritza, txokolatea eta zientzia.

 

Azaroa hasi, eta hurrengo astean lehenengo ektaldia dugu (urtero bezala data hauetan): Bilboko Berbalaguneko Hasiera Ekitaldia. Bertan argazki erraldoia egin ondoren, mintzodromoa, mokadutxoa egin eta zozketa mundiala egingo dugu. Zorrotza aldean tupper-sex emanaldia izango dute goiz-goizean. BBKateak ekimenaren barruan, bi egunetan bisita gidatuak izango ditugu garai ezberdinetako artista bi erkatzeko helburuarekin.Indautxu aldean txokolateren mundu ezagutuko dugu Mikel Ugarrizarekin. Botikazar instiutuan gazteei begira, argazgilaritza tailerrak egingo ditugu bi egunetan. Eta hila amaitzeko Zientzia berbalagunek solasaldia antolatu dute zenbakien gainean.

Ez ahaztu Egunean behin lehiaketaren 13. denboraldia martxan dagoela jada. Parte hartzeko, aplikazioa deskargatu eta instalatu ostean, bidali whatsappa 607530132 telefonora zure izen-abizen, jokoan duzun izena, posta elektronikoa eta helbidearekin, ondoren Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean sartuko zaitugu.

#Darabilbo

#PraktikatuEuskarazGurekin

#BilbonEuskaraz

 


 

2022/10/30

Darabilbo 2022, azaroko agenda.

 


 

Zer darabilbozue?
Azaroarekin batera, Darabilboren agenda datorkigu. Hil honetan, zenbait kontu berri eta, arrakasta ikusita, errepekatu behar izan ditugun beste batzuk:
Tupper-Sex errepikatuko dugu Irale-Dolaretxeko jendearentzat. Bilboko Berbalagunek hasiera ekitaldia egingo dute azaroan Miribillan, eta Bilboko euskaldun guztiak gonbidatu dituzte beraiekin batera hasiera ospatzeko. Bestetik, hile honetan ere, Kirola eta Natura programaren barruan Urkiolan orientazio ibilbideak izango ditugu; oraingo honetan maila guztietako mendizaleentzat egongo da aukera, heldua zein haurra izan, familian nahiz bakarka etorrita. Euskaraldia berotzeko, Saninazio-Sarriko aldean bizikletada egingo dugu; gazteenei begira dago, baina edozeinek har dezake parte. Arte Ederren museoan BBKateak egitasmo barruan zerikusirik ez dute bina artista ikustea izango dugu; gida espertoen laguntzarekin, jakina, eta eguerdian eta arratsaldean. Amaitzeko klasiko bat bueltan dugu, kakorratza; Kakorratz Gerrillako nesken laguntzaz eskularruak egingo ditugu, negua inoiz etorriko delakoan. Kontuan hartu  azken hori bi saiotan egingo dugula, bigarrena abenduaren 2an izango da.
Eman izena lehenbailehen, plaza gutxi dago eta.

Bestetik Darabilbok antolatzen ez duen arren bi kontu gogorarazi nahi dizkizuegu:
  • IX. Berbagunea azaroaren 9an ospatuko da Azkuna zentroan. Goiz-arratsaldeko txandak daude, eta euskaraz aritzeko parada hobeezina izango da. Eman izena: berbagunea.eus
  • Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra arte ospatuko dugu, oraindik rola aukeratu ez baduzu hemen lotura egiteko: izenematea.euskaraldia.eus
Azarora arte.
#PraktikatuEtaBizi
#Darabilbo
#BilbonEuskaraz