ZientziaBerbalagunak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ZientziaBerbalagunak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026/01/27

Darabilbo 2026: otsaileko agenda.

 


 

Zer darabilbozue?
Agenda prest. Inauteriei begira familia tailerrak, horren aurretik bisita gidatua Rekalde aretora, berbalagunen irteera, Yoga euskaraz, zientzia berbalagunak, eta arkitekto emakumezko baten erakusketa. Euskaraz eta doan.
#euskaraZUzara
#Darabilbo
#MintzapraktikaTaldeakBilbokoBerbalaguna
#Bilbo

 

2025/12/29

Darabilbo 2026: urtarrileko agenda.

 

 

Zer darabilbozue?

Darabilbok agenda jada prest du urte berrirako. Kakorratz gerrillaren saio bi, Bilboko kale gorrian Zugarekin, Ondare aretoan Zinema-kartelak Bilbon ikusteko parada izango dugu, Txakolin Dastarketa izango dugu Miribillan, hilero bezala Yoga Euskaraz izango dugu Deustun, Zientzia Berbalagunak portzelanaz arituko dira  Jose Ramon Etxebarria fisikariaren eskutik, Bilboko Arte Ederren museoan George Baselitzen lana ikusteko aukera izango dugu, hila amaitzeko. Ondo pasa.

Darabilbo.eus 

#Darabilbo
#euskaraZUzara
#Bilbo

 

 

2025/11/30

Darabilbo 2025, abenduko agenda: garagardoa, txakolina kakorratza-lana, Ondare aretoa, marinatuak, Yoga eta Zientzia Berbalagunak.

 


Darabilbo 2025: abenduko agenda.

Darabilbo abenduan: garagardo dastaketa, Errekalden; txakolin dastaketa, Txurdinagan; zinema-kartelak Bilbon, Ondare aretoan (bi egunetan); museo bisitak, Yoga euskaraz, Deustu aldean; Zientzia berbalagunak; eta marinatuak egiten ikasiko dute, Zorrotzan. Ondo pasa.
EMAN IZENA

Darabilbo.eus

#euskaraZUzara
#Darabilbo
#BilbokoBerbalagunaMintzapratikaTaldeak

#Bilbo

 

2025/10/30

Darabilbo 2025, azaroko agenda:Berbalagunon hasiera ekitaldia, kakorratza-lana, museoak, gozogintza, Yoga eta Zientzia Berbalagunak.

 


 

Zer darabilbozu?
Darabilbo azaroan: Bilboko Berbalaguneko hasiera ekitaldia  egingo da Deustun; azenario, koko, jengibre eta txokolatezko bolatxoak egiteko 3 tailer, ordu eta leku ezberdinetan; kakorratza-laneko azken saioa (adituentzat); museo bisitak, Bilboko Arte Ederren museoan (Ataria BAT), izeneko erakusketara; Yoga euskaraz Deustu aldean eta Zientzia berbalagunak, beira hizpide. Ondo pasa.

EMAN IZENA

#Darabilbo

#euskaraZUzara

#Bilbo

 

2025/09/30

Darabilbo 2025, urriko agenda: Kakorratz Gerrilla, museoak, gozogintza, Yoga eta Zientzia Berbalagunak.

 


 

Zer darabilbozu?
Udagoienari ongietorria emateko, Darabilbok agenda zabala prestatu du: kakorratza-lana, gozogintza tailerra, museo bisita gidatuak, yoga euskaraz eta Zientzia Berbalagunak.
Kakorratz Gerrillak, oraingo honetan, tailer aurreratua atondu du (hau da eskarmentua izan beharko duzue) mosaiko teknikaz neguko kapela egiteko (aurrerago beste bat egingo duzu hasiberrientzat: sorpresa). Txaramelako nesken eskutik bolatxo gozoak prestatu eta jango ditugu, Txurdinaga aldean. Bilboko Arte Ederren museoan, berritze lanen parte bat bukatuta, Ataria (Bat) erakusketa izango dugu ikusgai arte urbanoa ardatz duena, goizean zein arratsaldean. Urte osoan zehar Yoga euskaraz, Ainhoa Unzalurekin, izango dugu hilero azken asteartetan, lehenengo saioa urriaren 28an izango da. Zientzia Berbalagunak egitarau berriarekin datoz: solido eta likidoen istorio eta historia harrigarriak. Eta hila amaitzeko Rut Olabarriren erakusketa ikusiko dugu Rekalde aretoan.
Gogoan izan Egunean Behin jokoaren 19. denboraldia hasi dela, eta Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean parte hartzea duzue.
Denetarik, denentzako eta euskaraz.

#Darabilbo

#euskaraZUzara

#Bilbo

 

2025/04/29

Darabilbo 2025: maiatzeko agenda.

 


 

Jai osteko ekitaldi andana ekarri ditugu, Euskaraldiari begira, gure mina trebatzeko. Hasteko, Juan Carlos Egillorri eskainitako erakusketa dugu ikusgai, Rekalde aretoan. 15ean berriz, Bilboko Arte Ederren museoan funts berri euskaldunak izango ditugu ikusteko, beren-beregiko bisita gidatuan, goizean zein arratsaldean. 22an, aldiz, Zazpikaletako jaien barruan, Familian Euskaraz Jolasean ekimenaren barruan, zirku tailerra izango dugu Santiago plazan. Gaztedi Dantzari taldearen lokaletan Ane Albisuk erakutsko digu zelan jantzi egoki euskal ospakizunetan. Azken astean, yoga-lagunak ikasturteko azken saioa izango dute, Deustu aldean, eta Zientzia berbalagunak, Santutxun, magalopoliez arituko dira berbetan. Hila amaitzeko, Ondare aretoan, Euskal Akurelarien 80. urteurrena ospatzeko nazioarteko erakusketa izango dugu ikusgai.
Ez galdu.

EMAN IZENA


#PraktikatuEtaBizi
#Bilbo
#Darabilbo
#euskaraZUzara

 

 

2025/03/20

Darabilbo 2025, apirileko agenda.

 


Darabilbo 2025, apirileko agenda.

Jai egunen atarian egon arren, aurretik eta ostetik ekitaldia nahikotxo izango ditugu Darabilbon. Hasteko, Zaldi Mamarroa liburuaz solasaldia egingo dugu Ekaitz Goienetxea idazlearekin. Egunean bertan, arratsaldean, Euskal Sagardo dastaketa egongo da Garoa txokoan, eta hilaren 8an Familian Euskaraz jolasean ekimenaren barruan zirku tailerra egingo dugu Santutxuko Karmelo plazan, bi txandatan. Hiru ekimen horiek Santutxu-Txurdinagako Euskararen astearen barruan. Deustun txakolin baltzen dastaketa egingo dugu, Roberto Sarriugartek gidatuta. Zorrotzan, bi ekimen izango ditugu: 4an, Zorrotzako Berbalagunon udaberriko poteoa; eta 8an, Txaramelak antolatutako bolatxo gozoak egiteko tailerra. Jaietako egunen bueltan, yoga euskaraz Deustu aldean, eta Zientzia berbalagunak, Santutxun, transistoreez berbetan. Ahaztu gabe Egunean Behin lehiaketan aritzen garela oraindik Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean.

Eman izena.

 

2025/02/27

Darabilbo 2025, martxoko agenda: buruarinak, kalejira, yoga, zeramika eta museoak.

 

Hamaika ekitaldirekin dator martxoa. Museo bisita gidatuak izango ditugu Ondare aretoan, Rekalde aretoan (lehenengoa berreraikitze lanen ostean) eta Bilboko Arte Ederren museoan. Buruarinen tailer bi familientzako izango ditugu Miribillan eta Santutxu; azken horretan buruarinen kalejira bat ere egingo dugu urte hauetan egindako buruarin guztiekin. Zientzia berbalagunak fisio nuklearraz arituko dira. Yoga taldearekin jarraituko dugu, egonkortu baitugu ikasturtea amaitu arte; eta amaitzeko beste zeramika tailer bat egingo dugu Manurekin Otxarkoagan. Ahaztu gabe Egunean Behin lehiaketan aritzen garela oraindik Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean.

Eman izena.

#Darabilbo

#PraktikatuetaBizi

#euskaraZUzara

#Bilbo

2024/12/27

Darabilbo 2025, urtarrileko agenda.

 

 
Darabilbok agenda jada prest du urte berrirako. Kakorratz gerrillaren saio bi, Barazki haburgesak Txaramela Pastarekin, , Ondare aretoan Kameratik orratzera ikusteko parada izango dugu Eulalia Abaituaren argazkien emakumeen jantziaz aritzeko, Zientzia Berbalagunak erradioaktibitateaz arituko dira  Jose Ramon Etxebarria fisikariaren eskutik, Bilboko Arte Ederren museoan Guezala vs. Goenaga proposamena ikusteko aukera izango dugu, Jon Arretxe eta Aldauri fundazioaren eskutik Touré detektibearen ibilbidea jarraituko dugu eta hila amaitzeko Garagardo Dastarketa izango dugu Miribillan (dastaketa + azterketa, nota ona ateratzen duenak saritxo bat eramango du).Ondo pasa.
 

Darabilbo.eus

#PraktikatuEtaBizi

#euskaraZUzara
#Bilbo

#Darabilbo


2024/12/01

Darabilbo 2024, abenduko agenda.

 


 

Darabilbo abeduan: barazki hanburgesen tailer bi izango ditugu Txaramelarekin, bisita gidatu bat goiz batean (Bilboko Arte Ederren museoan, Egunean Behin 16.eko sasoiaren amaiera ekitaldia,
Bizkaiko txakolin berezien dastaketa Txurdinaga aldean, Zientzia Berbalaguneko urteko azken ekitaldia eta Zorrotza aldean okindegi batera bibita gidatua egingo dugu Mikel Saizen eskutik.
Urtea amaitzeko, ezin plan aproposagorik. Ondo pasa.
EMAN IZENA

Darabilbo.eus

#PraktikatuEtaBizi
#euskaraZUzara
#Darabilbo

#Bilbo

 

2024/10/30

Darabilbo 2024, azaroko agenda.

 

 


Darabilbo azaroan: Hip hop tailerra La Basurekin San inazion(Larrako AEK 40. urteurrenean), Berbalaguneko Hasiera ekitaldia Santutxun, Errekalde auzoan zeharreko bisita historiko politikoa, neguko garagardo dastaketa Onki Xin elakrtean, Kirola eta Natura Aramotz mendilerroan zehar, museo bisita gidatuak Arte ederren museoan (Guezala vs.Goenaga), Zientzia berbalagunak eta Zabalako Ferrobiarioen etxeen mendeurrenean solasaldia Arturo Izarzelaiarekin. Ondo pasa.

EMAN IZENA

Darabilbo.eus

#euskaraZUzara
#Darabilbo

#Bilbo

 

 

2024/09/26

Darabilbo 2024, oporraldien ostean buelta: urriko agenda zabala.

 



Oporraldiaren ostean, urrian berriro martxan. Agenda bete-beteta gatoz. Deustuko eta Begoñako errepubliken anexioaren harira, zenbait ekitaldi atondu ditugu, baina ospakizun nagusia urriaren 20an izango da, bi errepubliken partaideekin antolatutako erromeria oinarri. Horrez gain, museo bisita gidatuak, kakorratz-lana,eta zientzia berbalagunak ere izango ditugu.

Ez ahaztu Egunean behin lehiaketaren 16. denboraldia ere martxan egongo dela irailaren 30etik aurrera. Parte hartzeko, aplikazioa deskargatu eta instalatu ostean, bidali whatsappa 607530132 telefonora zure izen-abizen, jokoan duzun izena, posta elektronikoa eta helbidearekin, ondoren Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean sartuko zaitugu.

#Darabilbo

#euskaraZUzara

#Bilbo

 

2024/04/28

Darabilbo 2024,maiatzeko agenda: ibilaldia, txakolina, buruarinak, Zientzia Berbalaguna eta abar.

 




Darabilbo 2024, maiatzeko agenda.

Darabilbon maiatzean: orientazio ibilaldi bi izango ditugu Serantesen eta Brutroin,  Kirola eta Natura egitasmoaren barruan; pasta tailerra Zorrotzan; Begoñako txakolinaz solasaldia eta dastaketa, Garaizarko jaien barruan; familian euskaraz jolasean egitarauaren barruan antzerki tailerra, Alde Zaharreko jaietan; bisita gidatua  Arkeologia museora, gure berbalaguna Silviaren eskutik; Zientzia Berbalagunak, errepresioa izan duten zientzialariez beren teoria berriengatik; eta Buruarinak Zurbaran eskolan. Ondo pasa.

#Darabilbo

#PraktikatuEtaBizi

#BilbokoBerbalagunaMintzapraktikaTaldeak

EMAN IZENA

Darabilbo.eus

 

2024/03/26

Daarabilbo 2024: apirileko agenda.


 

Apirilean dastaketa pare bat izango ditugu Santutxun zein Miribillan: txokolatea eta udaberriko garagardoa. Kirola eta natura programa berriro martxan jarriko da, lehennego ibilaldia Etxaurren-Eskorietara egingo dugu (ipuin-kontalariak arituko dira bidean). Bisita gidatuak izango ditugu Arte Ederren mudeo eta Itsasmuseumera. Zientzia Berbalagunak, Dmitri Mendeleiven taula periodikoaz arituko dira. Eta amaitzeko, Basurtun, zeinu hizkuntzaa tailer trinkoa izango dugu Elixabete Eluarekin.

#Darabilbo

#PraktikatuEtaBizi

#BilbokoBerbalagunaMintzapraktikaTaldeak

 

 

2024/02/28

Darabilbo 2024, apirileko agenda.

 




Martxoan: txakolin dastaketa, Indautxu AEK-n; Harro herri jolasak, helduak eta haurrak batera, Santutxun zein Miribillan;  Josu Martinezen Bizkarsoro filmaren 3 emanaldi, Santutxun, Solokoetxen eta Txurdinagan; eta zientzia berbalagunak. Horrez gain gogoan izan, 23. Korrika Bilbotik pasatuko dela martxoaren 21ean, ostegunean. Beraz, jarri sasoian.

#Darabilbo

#PraktikatuEtaBizi

#Korrika23

#HarroHerri


 

 

2023/12/26

Darabilbo 2024: urtarrileko agenda.

 


 Zer darabilbozue?

Darabilbok agenda jada prest du urte berrirako. Kakorratz gerrillaren saio bi, BBKateak Bilboko Arte Ederren museoan beste bisita bi, Ondare aretoan azken aukera Bilboko Zinemen arkitektura ikusteko parada, Rekalde aretoan azkena ere Sorrouileren proposamena ikusteko, pasta tailerra Txaramelarekin Txurdinagan eta, hila amaitzeko, Zientzia Berbalagunak Arkimedez arituko dira  Jose Ramon Etxebarria fisikariaren eskutik.Ondo pasa.

EMAN IZENA

Darabilbo.eus

#PraktikatuEuskarazGurekin
#BilbonEuskaraz
#Darabilbo

 

 


2023/11/30

Darabilbo 2023, abenduko agenda: Zientzia Berbalagunak, zinemen arkitektura eta Bariku Beltza.

 

Darabilbon agenda ja prest dugu abendurako. Laburra, tartean jai eta ospakizun asko daude-eta, baina interesgarria. Zientzia Berbalagunak hasteko, gnomonaz egiteko berba. Ez dakizuela zer demontre den gnomona, bada erdu Zientzia Berbalagunekin batera ikastera,  Jose Ramon Etxebarria fisikariaren eskutik.
Abenduaren 14an, goizez zein arratsaldez, Bilboko antzinako zinemen arkitektura ezagutzeko parada izango dugu Aitziber Etxebarria arkitektoarekin batera, Maria Diaz Haroko kalean dagoen Ondare aretoan.
Amaitzeko, 15ean,  Zuk Zeuk aukeraren bitartez (jendeak beren-beregi eskatutako ekitaldia; zuek ere aukera hori duzue), Bariku Beltza izango dugu loteria kalean Mario Sanchoren eskutik: garagardo dastaketa. Leku txikia da, eta eskatzaileak gain jende gutxi sartzeko aukera egongo da.
Ondo pasa.

2023/10/29

Darabilbo 2023, azaroko agenda: berbalagunok, tuppersex, bbkateak, argazkilaritza, txokolatea eta zientzia.

 

Azaroa hasi, eta hurrengo astean lehenengo ektaldia dugu (urtero bezala data hauetan): Bilboko Berbalaguneko Hasiera Ekitaldia. Bertan argazki erraldoia egin ondoren, mintzodromoa, mokadutxoa egin eta zozketa mundiala egingo dugu. Zorrotza aldean tupper-sex emanaldia izango dute goiz-goizean. BBKateak ekimenaren barruan, bi egunetan bisita gidatuak izango ditugu garai ezberdinetako artista bi erkatzeko helburuarekin.Indautxu aldean txokolateren mundu ezagutuko dugu Mikel Ugarrizarekin. Botikazar instiutuan gazteei begira, argazgilaritza tailerrak egingo ditugu bi egunetan. Eta hila amaitzeko Zientzia berbalagunek solasaldia antolatu dute zenbakien gainean.

Ez ahaztu Egunean behin lehiaketaren 13. denboraldia martxan dagoela jada. Parte hartzeko, aplikazioa deskargatu eta instalatu ostean, bidali whatsappa 607530132 telefonora zure izen-abizen, jokoan duzun izena, posta elektronikoa eta helbidearekin, ondoren Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean sartuko zaitugu.

#Darabilbo

#PraktikatuEuskarazGurekin

#BilbonEuskaraz

 


 

2023/09/22

Iraileko Zientzia Berbalagunen ekitaldia urrira atzeratu dugu: urriaren 25era.

 
Zientzia Berbalagunon lehenengo hitzordua urrira atzeratu dugu. Jada betiko lakuan egingo dugu, Santutxuko udaltegian. Barkatu eragozpenak.
 
#ZientziaBerbalagunak
#Darabilbo
#PraktikatuEuskarazGurekin
#BilbonEuskaraz

 

 

2023/06/27

Darabilbo 2023: oporrak eta iraileko agenda.

 


Zer darabilbozue?
Uztailean eta abuztuan oporrak hartuko ditugu, eta irailaren erdialdetik aurrera, martxan egongo gara berriro.

Bost ekitaldi  prestatu ditugu irailerako:
- Hilaren 22an, Kakorratz-lana tailerra izango dugu. poltsoa egingo dugu, eta irailaz gain urrian eta azaroan ere arituko gara.

- Hilaren 25ean, BBKateak ekimenaren barruan, Bilboko Arte eder museoko areto bateko bi artista parez pare jarriko ditugu (garai ezberdinekoak, estilo diferentekoak,...). goizeko 10:00etan eta arrtsaldeko 18:00etan egiteko aukera egongo da.
- Irailaren 27an, ekitaldi pare bat izango ditugu ordu berean, beraz aukeratu beharko duzue. Santutxuko udaltegian Zientzia berbalagunen solasaldia izango dugu (datorren ikasturtean historian egondako zientifikoak izango ditugu hizpide). Olabeagan, berriz, sushia eta garagardoa ezkontzen ikasko dugu (La Catedral de la Cerveza Mario eta Jorgerekin, eta Sopelako Nobu Sushiko Nobukoreikin).
Jada baduzue ekimen hauetan izena emateko aukera, hala ere, horren baieztapena ez duzue izango irailaren erdialdera arte.
 
Ondo pasa, eta ez ahaztu euskara beti ahoan edonon egonda ere.