#Darabilbo
#euskaraZUzara
#Bilbo
#Darabilbo
#euskaraZUzara
#Bilbo
Hamaika ekitaldirekin dator martxoa. Museo bisita gidatuak izango ditugu Ondare aretoan, Rekalde aretoan (lehenengoa berreraikitze lanen ostean) eta Bilboko Arte Ederren museoan. Buruarinen tailer bi familientzako izango ditugu Miribillan eta Santutxu; azken horretan buruarinen kalejira bat ere egingo dugu urte hauetan egindako buruarin guztiekin. Zientzia berbalagunak fisio nuklearraz arituko dira. Yoga taldearekin jarraituko dugu, egonkortu baitugu ikasturtea amaitu arte; eta amaitzeko beste zeramika tailer bat egingo dugu Manurekin Otxarkoagan. Ahaztu gabe Egunean Behin lehiaketan aritzen garela oraindik Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean.
Eman izena.
#Darabilbo
#PraktikatuetaBizi
#euskaraZUzara
#Bilbo
Darabilbo.eus
#PraktikatuEtaBizi
#euskaraZUzara
#Darabilbo
#Bilbo
Ez ahaztu Egunean behin lehiaketaren 16. denboraldia ere martxan egongo dela irailaren 30etik aurrera. Parte hartzeko, aplikazioa deskargatu eta instalatu ostean, bidali whatsappa 607530132 telefonora zure izen-abizen, jokoan duzun izena, posta elektronikoa eta helbidearekin, ondoren Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean sartuko zaitugu.
#Darabilbo
#euskaraZUzara
#Bilbo
#PraktikatuEuskarazGurekin
#Darabilbo
Azaroa hasi, eta hurrengo astean lehenengo ektaldia dugu (urtero bezala data hauetan): Bilboko Berbalaguneko Hasiera Ekitaldia. Bertan argazki erraldoia egin ondoren, mintzodromoa, mokadutxoa egin eta zozketa mundiala egingo dugu. Zorrotza aldean tupper-sex emanaldia izango dute goiz-goizean. BBKateak ekimenaren barruan, bi egunetan bisita gidatuak izango ditugu garai ezberdinetako artista bi erkatzeko helburuarekin.Indautxu aldean txokolateren mundu ezagutuko dugu Mikel Ugarrizarekin. Botikazar instiutuan gazteei begira, argazgilaritza tailerrak egingo ditugu bi egunetan. Eta hila amaitzeko Zientzia berbalagunek solasaldia antolatu dute zenbakien gainean.
Ez ahaztu Egunean behin lehiaketaren 13. denboraldia martxan dagoela jada. Parte hartzeko, aplikazioa deskargatu eta instalatu ostean, bidali whatsappa 607530132 telefonora zure izen-abizen, jokoan duzun izena, posta elektronikoa eta helbidearekin, ondoren Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean sartuko zaitugu.
#Darabilbo
#PraktikatuEuskarazGurekin
#BilbonEuskaraz
Zer darabilbozue?
Darabilbo.eus
#PraktikatuEuskarazGurekin
#BilbonEuskaraz
#Darabilbo2023koUrria
Ez, ez gara zuetaz ahaztu; baina egia esan, pilatu zaizkigu azken sariak. Aurretik Oihan eta Bgonauta-renak prest ditugu jada. Bitarte horretan Bgonauta berrio irabazi du beste bat, Ensamak (nola ez, betiko klasikoak bueltan) eta Gari Santutxu.
Sariak zain dituzue.
#EguneanBehin
#Daabilbo-BilbokoBerbalagunaTaldea
#PraktikatuEtaBizi
#EuskarazEtaDoan
#Bilbo
Otsailaren 7-13 eta 14-20 asteetan, Oihan eta Bgonauta irabale atera dira Egunean Behin, 9. denboraldian, Darabilbo/BilbokoBerbalaguna taldean. Jan eta Jabe liburu bana eramango dute opari. Tasio Erkizia, egilea, izan genuen pasa den astean gurean bere liburuaz solasean. Zorionak. Segi euskaraz jokatzen.
#PraktikatuEtaBizi
#Darabilbo
#BilbokoBerbalaguna
#Bilbo
#EuskarazEtaDoan
Martxan dugu Egunean Behin 9. denboraldia. Darabilbo-Bilboko Berbalaguna taldean, pasa den asteko irabazlea Gari Santutxu izan da. Eguraldia ikusita babesa behar duelakoan, euritako eta eguzki betaurrekoak ditu opari (edozein kontingentziarako prest).
Zorte on guztioi.
#PraktikatuEtaBizi
#Bilbo
#EuskarazEtaDoan
Enecovich eta Roberto izan dira abenduko irabazleak. Baina Gartzaia izan da denboraldi honetako hoberena. Oraingo irabazleek oparitxo bat dute zain. On egin.

Egunean Behin lehiaketan, #DarabilboBilbokoBerbalaguna taldean aste honetako irabazlea Gartzaia izan da. Jokatu dutenen guztion artean beste sarrera bi ere zozketatu ditugu, sariduna: Alex-is. Zorionak! Bina sarrera @LoraldiaFesta -eko Loreak eta zauriak, Xabier Leteri kantari ikusteko Arriaga Antzokian, martxoaren 11n, 19:00etan.
Jarraitu jokatzen, datorren astean saria lau sarrera izango baitira Bizimina, Kukai ikusteko Campos Antzokian.
Egunean Behin lehiaketaren 2. asteko txapelduna #DarbilboBilbokoBerbalaguna taldean Solokoetxeko Ensama izan da, eta baietz izan aste honetako sailkapena ikusita. Apostuak bai?
Zorionak!!!
Saria #PraktikatuetaBizi kamiseta, motxila eta agenda.
Jon izan da Egunean Behin lehiaketako lehenengo txapelduna Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean. Argazkian zure oparia, Jon. Zorionak! Jarraitu jolasten eta euskaraz egiten. Bilbotarak bazarete eta gure taldean parte hartu nahi baduzue, bidali whatsappez izen-abizenak, eposta eta zuen helbidea 607530132 telefonora (jakina aplikazioa deskargatu eta instalatu ondoren.
#Bilbo
#PraktikatuetaBizi
Egunean Behin leheiaketa martxan da astelehenetik, gure taldea ere bai. Baina berritasun batekin, Darabilbo taldea barik, orain Darabilbo/Bilboko Berbalaguna taldea hartuko du izena. Jende gehiago erakartzeko asmoz. Gogogor ekin, birusak #EzGaituMututu -ko eta.
Zorte on.