EuskararenEguna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
EuskararenEguna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025/05/29

Darabilbo 2025: ekaineko agenda.

 


 Darabilbo 2025, ekaineko agenda.

Ikasturtea amaitzeko programa alaia eta anitza dudugu Darabilbon. Hasteko, Elkarrekin Josteko eguna ospatuko dugu, trenez kakorratza egiten Matienaraino (Kakorratz Gerrilla). Kirola eta Natura egitasmoak bultzatuta, orientazioa izango dugu Iturritxualde mendian (Avril). Otxarkoagako jaien Euskararen egunean, Familian Euskaraz Jolasean ekimenak dantza ikastaroa antolatuko du familiakide guztientzat. 18an, Gabriel Arestiren obra ezagutuko dugu, idazlearen lekuak ikusten ditugun bitartean ibilaldi literarioan. Juan Carlos Eguilleorren obra, egun berean, ikusteko aukera dago Rekalde aretoan. Eta eguna amaitzeko Bizkaiko txakolinaren kolore guztiak ikusi eta dastatzeko aukera izango dugu Indautxu AEK euskaltegian. Hileko azken ekitaldia, Bilbo Zaharrean izango da, Xake Espazioan, hain zuzen: Euskal Herriko garagardoak ezagutzeko aukera izango dugu.
Ez galdu.

EMAN IZENA

Darabilbo.eus

#PraktikatuEtaBizi
#Bilbo
#Darabilbo
#euskaraZUzara

2024/06/01

Darabilbo 2024: ekaineko agenda.

 

 

 
Darabilbo ekainean: hondartzarako mokadutxoak Zorrotzan, Kirola eta Natura Itxinan, "Zergatik ez zuten Bilbao izan nahi?" solasaldia, Otarkoagako jaietako Euskararen egunean dastaketa, Errekalde auzoko bisita historiko politikoa, "garagardoa  buztartzen" dastaketa, bisita gidatua Arte Ederren museora. Ondo pasa.

#PraktikatuEuskarazGurekin
#Darabilbo



 




2023/05/24

Darabilbo 2023: ekaineko genda.

 


 Zer darabilbozue?

Ekaineko agenda, prest. Ikasturtea amaitzeko beteta dakargu. Argazkilaritza tailerrak ekainaren 8an, 3 ordutegi ezberdinetan, eta bi leku diferentetan. Otxarkoagako jaietako euskararen egunean ardoa dastatzeko oinarrizkoak ikasiko ditugu Jon Khoreanorekin. Trikota kalean egiteko nazioarteko egunean, kakorratz lanetan ibiliko gara, Kakorratz Gerrilako neskekin, eta nigatik-eko Aratzarekin. Artikutzako paraje ederrak ezagutzeko aukera izango dugu. Lehenengo aldiz, txokolate dastaketa egingo dugu Mikel Ugarizarekin. Bilbao Arte aretoa barrutik bisitatzeko aukera izango dugu, eta Maider Aldasororen lana artista berarekin ezagutuko dugu. Pintxo osasungarrien tailerra eramango dugu Zorrotza auzora. Eta hila amaitzeko BBKateak programaren barruan beste artista batzuk ezagutu eta ulertuko ditugu Bilboko Arte Ederren Museoan. Jada baduzue izena emateko aukera:

EMAN IZENA: https://labur.eus/YMK2Y

#Darabilbo

#PraktikatuEtaBizi

#BilbonEuskaraz