ERLAUNTZA
Noiz: abenduak 17
Non: Abusuko Ibaialdeko liburutegia (Ibaialde 3)
Ordua: 18:00etan
ERLAUNTZA
Noiz: abenduak 17
Non: Abusuko Ibaialdeko liburutegia (Ibaialde 3)
Ordua: 18:00etan
Enecovich eta Roberto izan dira abenduko irabazleak. Baina Gartzaia izan da denboraldi honetako hoberena. Oraingo irabazleek oparitxo bat dute zain. On egin.
Irailaren 15era arte oporretatik bueltatu ez arren, jada zabaldu dizuegu izena emateko aukera irailaren amaieran egingo diren ekitaldietan. 15etik aurrera, baieztapen mezueak bidaliko dizkizuegu. Arin ibili, lekuak berehala betetzen dira eta.
Ekaina jori dator bilbotarrontzat. Agenda ederra prestatu dizuegu hiru berritasunekin, tituluak dioen moduan. Hegaluzea eta hegalaburra (atuna zein zimarroi) izango dira protagonistak, horiek jateko sasoia da eta. Mikelek 3 ikastaro atondu dizkigu hile honetan, beraz inor ez da geratuko leku barik. Arte Eder museoan, aldiz, Womanology erakusketa (Jose Ramon Prieto bilduma) ikusgai izango dugu bertako giden laguntzaz, jakina. Eta oporretara joan baino lehen, bikingoek Valhalarako bidean edaten zutena ezagutu eta daastatzeko aukera izango dugu La Catedral de La Cervezako Mario Birretirekin. Kontu gehiago ere badaude, zuek aukeratu eta izena eman.
#GukEuskarazSeguru
#PraktikatuEta Bizi
#Bilbo

Egunean Behin lehiaketan, #DarabilboBilbokoBerbalaguna taldean aste honetako irabazlea Gartzaia izan da. Jokatu dutenen guztion artean beste sarrera bi ere zozketatu ditugu, sariduna: Alex-is. Zorionak! Bina sarrera @LoraldiaFesta -eko Loreak eta zauriak, Xabier Leteri kantari ikusteko Arriaga Antzokian, martxoaren 11n, 19:00etan.
Jarraitu jokatzen, datorren astean saria lau sarrera izango baitira Bizimina, Kukai ikusteko Campos Antzokian.
Martxoko agenda, kontu berriak
Zer darabilbozue? Otsailean ere birusak #EzGaituMututuko. Agenda ederra prestatu dizuegulakoan gaude.Neurri berriak direla eta, zenbait ekitaldi azken unean gerorago egiteko utzi behar izan ditugu. Baian zerbait aurreikusten genuenez, online egiteko aukera batzuk prestatu dizkizuegu; garrantzitsuena baita guretzat une hauetan zuek guztiak osasuntsu mantentzea.