2022/02/14
Otxarkoagan dabil Gabriel Aresti. Solasaldia, Karmelo Landarekin.
Noiz: otsailaren 25ean, ostiralean.
Ordua: 18:30ean.
Non: Otxarkoagako Auzo Etxean (Pau Casals hiribidea 17)
2022/02/11
Egunean Behin 9 denboraldia: pasa den asteko irabazlea.
Martxan dugu Egunean Behin 9. denboraldia. Darabilbo-Bilboko Berbalaguna taldean, pasa den asteko irabazlea Gari Santutxu izan da. Eguraldia ikusita babesa behar duelakoan, euritako eta eguzki betaurrekoak ditu opari (edozein kontingentziarako prest).
Zorte on guztioi.
#PraktikatuEtaBizi
#Bilbo
#EuskarazEtaDoan
2022/01/27
Darabilbo berriro bueltan da: otsaileko agenda.
Hemen gaude berrito. Urtarrilean prestatzen ibili ondoren, agenda interesgarria prestatu dugulakoan gaude. Museo bisita gidatuei dagozkienez, hil honetan hiru erakusketa ikusteko parada izango dugu: Ondare aretoan, Rock the mountain (mendiaren ikonografia rockaren historian izan duen pisua ikusiko dugu); eta Rekalde aretoan, Idoia Montonen "Zazpi leihoak" eta Izaskun Araluzearen marrazkiak. Kosmetika egiten jarraituko dugu, baina sendabelarrekin. Tasio Erkizia izango dugu gurekin solasean oraintsu argitaratu duen liburuaren harira (Jan eta Jabe, elikaduraren garrantziaz herria eraikitzeko). Bestetik, Mario (La catedral de la Cerveza) eta Nobuko-rekin batera (Nobu Sushi dendakoa, Sopelan), garagardoa eta sushi ezkonduko ditugu (baita azken hori egin ere).
Baina zerbait azpimarratu behar badugu, familientzako tailerren hasiera da. Bilboko Berbalagunarekin batera antolatu ditugu, eta bertan helduak eta haurrak elkarrekin hainbat ekitaldi burutuko dituzte, euskaraz. Hil honetan, Buruarinak tailerrak emango dio hasiera ekimen honi; pisu gutxiko buruhandia egingo dituzte gurasoak eta umeak.
Beraz ez galdu, eta izena eman.
#PraktikatuEtaBizi
#Bilbo
#ErabiliEuskarazBilbon
#EuskarazEtaDoan
2021/12/16
Bihar, zinema euskaraz Ibaialdeko liburutegian: Erlauntza
ERLAUNTZA
Noiz: abenduak 17
Non: Abusuko Ibaialdeko liburutegia (Ibaialde 3)
Ordua: 18:00etan
2020/01/29
Otsailean Darabilbo Aratusteei begira
Buruarinak Familientzako tailer bi egingo ditugu (nagusiak + haurrak) Bilboko Berbalagunarekin elkarlanean, 6-12 urteko haurrentzat. Ez galdu aukera eta arin ibili, 20 hurrentzako lekua baino ez dago tailer bakoitzean. Santutxun eta Miribillan. Miribillakoa (19an) arratsaldeko 18:00etan, eta Santutxukoa (26an) 17:30ean.



