BilbokoUdala etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
BilbokoUdala etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022/01/27

Darabilbo berriro bueltan da: otsaileko agenda.

 


Hemen gaude berrito. Urtarrilean prestatzen ibili ondoren, agenda interesgarria prestatu dugulakoan gaude. Museo bisita gidatuei dagozkienez, hil honetan hiru erakusketa ikusteko parada izango dugu: Ondare aretoan, Rock the mountain (mendiaren ikonografia rockaren historian izan duen pisua ikusiko dugu); eta Rekalde aretoan, Idoia Montonen "Zazpi leihoak" eta Izaskun Araluzearen marrazkiak. Kosmetika egiten jarraituko dugu, baina sendabelarrekin. Tasio Erkizia izango dugu gurekin solasean oraintsu argitaratu duen liburuaren harira (Jan eta Jabe, elikaduraren garrantziaz herria eraikitzeko). Bestetik, Mario (La catedral de la Cerveza) eta Nobuko-rekin batera (Nobu Sushi dendakoa, Sopelan), garagardoa eta sushi ezkonduko ditugu (baita azken hori egin ere).

Baina zerbait azpimarratu behar badugu, familientzako tailerren hasiera da. Bilboko Berbalagunarekin batera antolatu ditugu, eta bertan helduak eta haurrak elkarrekin hainbat ekitaldi burutuko dituzte, euskaraz. Hil honetan, Buruarinak tailerrak emango dio hasiera ekimen honi; pisu gutxiko buruhandia egingo dituzte gurasoak eta umeak.

Beraz ez galdu, eta izena eman.

#PraktikatuEtaBizi

#Bilbo

#ErabiliEuskarazBilbon

#EuskarazEtaDoan


 

 

2021/09/29

Darabilbo, 2021eko urriko agenda.


 

Urriarekin batera, Darabilboren agenda datorkigu. Hil honetan, zenbait kontu berri eta aspaldian egiten ez genituen beste batzuk, ABC, Bilboko museoaren erakusketa kasu. Lanak hasiko dira museoan, eta itxi baino lehen ia 2 urte programatu gabe genuen bisita gidatua bururatu zaigu. Errekalde aretoan, beste aukera interesgarri bat daukagu, instalazio eta euskarri ezberdinetan gauzatutako erakusketa. On Ekin-eko lagunek hauxe bidali digute atondu dute tailerraren gainean:

  • "Egunerokotasunean elikadura ohitura osasungarriak barneratzea lortu duzu, baina bizitza sozialarekin nola kudeatu? Bizi estilo osasungarri batean alkohola sartu daiteke edo alkoholik gabeko edariak sartu behar dira? Lagunarteko asteburuetako otarteko, pintxo... afari bazkariak konpentsatu behar dira hurrengo egunean? Etxetik kanpo nola egin aukera osasungarriak? Baina, zer da osasungarria, soilik osasungarriak diren produktuak kontsumitzea? Galdera guzti hauen erantzungo ditugu eta baita trikimailu batzuk eman bizitza soziala eta ohitura osasungarriak kudeatzeko. Animatzen zarete?" Interesgarria, ezta?
Bestalde, Hamburgo Platz ostera bere badugu inarrosteko gure burua. Nigatik Artesania-ko Arantzak xala egiten erakutsi eta lagunduko digu, bi eguneko tailerrean. Eta amaitzeko, Ateleir Lora-ko Maria Aguirrekin ikusiko dugu kosmetika egiten sendabelarrekin. Lehenengo aldiz Darabilborekin, eta gainera ideia piloarekin etorri zaigu.
Azaroan ekintza bete agenda antolantzen ari gara. Beraz, adi egon.

2021/05/25

Darabilbo 2021, ekaineko agenda: hegaluzea, Womanology eta hidromiel.

 


Ekaina jori dator bilbotarrontzat. Agenda ederra prestatu dizuegu hiru berritasunekin, tituluak dioen moduan. Hegaluzea eta hegalaburra (atuna zein zimarroi) izango dira protagonistak, horiek jateko sasoia da eta. Mikelek 3 ikastaro atondu dizkigu hile honetan, beraz inor ez da geratuko leku barik. Arte Eder museoan, aldiz, Womanology erakusketa (Jose Ramon Prieto bilduma) ikusgai izango dugu bertako giden laguntzaz, jakina. Eta oporretara joan baino lehen, bikingoek Valhalarako bidean edaten zutena ezagutu eta daastatzeko aukera izango dugu La Catedral de La Cervezako Mario Birretirekin. Kontu gehiago ere badaude, zuek aukeratu eta izena eman.

Izena Eman

#GukEuskarazSeguru

#PraktikatuEta Bizi 

#Bilbo





 

 

2020/03/20

Koronabirusetik haratago, Darabilbo euskararen erabilera sustatzen




Kaixo, lagunok:
Egoera honetan jende aurreko ekintzarik ezin dugu egin, baina horrek ez gaitu geldiaraziko. Darabilbok euskararen erabilera sustatzen jarraituko du Bilbon. Aukerak, lehiaketak, kedadak (on-line jakina) sustatuko ditugu gure hizkuntza ezin baitugu bertan behera utzi etxean sartuta egoteagatik.
Gaur lehenengo proposamena dugu zuentzako. Darabilbok Lizarditarren bidez Dantza ikastaroa abiatu zuen pasa den urtean, baina orain etenarekin urduri dabiltza. Bada hemen duzue Aiko Dantza Taldeak sortu duen ekimena "idantza aikorekin", streaming bidez elkarrekin etxetik"dantzan"egiteko proposamen bat.

"Dantzan" diogu, kakotx artean, dantza, berez, eta batez ere guretzat, elkarrekin, elkartuz eta elkartzeko egiten dugun zerbait delako, komunikazioa eta harremana, eta oraingoan elkarrekin "dantzan" egiteko gatoz baina bakoitza bere etxetik... "

Asmo horrekin egunero batuko dira ordu erdiz-edo. Zuzenean ikusteko, 18:00ak bueltan, Youtubeko bilatzailean "idantza aikorekin" tekleatu edo bestela hemen martxoaren 20ko lotura:

Laster arte.