2021/04/29

Darabilbo 2021, maiatzeko agenda

Maiatzeko agenda prest dago eta atxikituta bidaltzen dizugu. Dena dela, hiru ekitaldi nabarmendu nahi ditugu:
  • Batetik, aspaldiko  partez, berriro ekingo diogu Bilboko Arte Ederren museoan bisita gidatuak egiteari. 6 lagunekoak, hori bai. Gainera, hasteko urrezko aukera dugu: Remigio Mendibururen obra. Besteak beste, Mendiburuk Korrikaren lekukoa egin zuen. Beraz, ez galdu.
  • Bigarrenik, 28an, Thai sukaldaritzaren ingurukoak ezagutzeko eta dastatzeko aukera izango dugu ESHBI Erriberan Mikelen esku.
  • Azkenik, gure maiatzerako apustu berezia: lorratzen jokoa, Bilboko Zazpi kaleak ezagutzeko. Ginkana moduko ekitaldia izango da, maiatzaren 17tik 21era, 10 txandetan banatuta, goizez edo arratsaldez, 3 laguneko taldeetan. Orotara 30 lagun. Txandak horrela egongo dira banatuta: maiatzaren 17an, 19an eta 20an arratsaldean, 18:00 eta 18:30ean. Maiatzaren 18an eta 21ean berriz, goizean, 10:00 eta 10:30ean. Izena modu indibidualean eman behar da, guk taldeak osatuko ditugu, egun horretan geratu eta lorratzen liburuxka eta emaitzen orria emango dizkizuegu. Nahi duzuen denbora erabili dezakezue betetzeko. Amaitutakoan, emaitzen orria eta selfie bat guri bidali behar dizkiguzue. Asmatzaileentzat sariak egongo dira, jakina.
Hilabete mamitsua dugu aurrean, betiere #GurekinEuskarazSeguru.
Laster arte
 
Oharra: gogoan izan maiatzaren 3an Egunean Behin lehiaketa martxan da berriro. 7. denboraldia, 10 astez, uztaileko finalera arte.