DarabilboTaldea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
DarabilboTaldea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021/03/08

Loraldia Festibalerako, sarrerak opari eta zozketan.

Egunean Behin lehiaketan, #DarabilboBilbokoBerbalaguna taldean aste honetako irabazlea Gartzaia izan da. Jokatu dutenen guztion artean beste sarrera bi ere zozketatu ditugu, sariduna: Alex-is. Zorionak! Bina sarrera @LoraldiaFesta -eko Loreak eta zauriak, Xabier Leteri kantari ikusteko Arriaga Antzokian, martxoaren 11n, 19:00etan.

Jarraitu jokatzen, datorren astean saria lau sarrera izango baitira Bizimina, Kukai ikusteko Campos Antzokian.

 

 

2020/10/16

Egunean Behin 5. denboraldiko 2. txapelduna



Egunean Behin lehiaketaren 2. asteko txapelduna  #DarbilboBilbokoBerbalaguna taldean Solokoetxeko Ensama izan da, eta baietz izan aste honetako sailkapena ikusita. Apostuak bai?

 Zorionak!!!

Saria #PraktikatuetaBizi kamiseta, motxila eta agenda. 


 


2020/07/06

Egunean Behin Darabilbo taldea, azken saridunak.




Amaitu egin da Egunean Behin lehiaketako 4. denboraldia. Mila esker Darabilbo taldean parte hartu duzuen guztioi. 58 lagun ibili zarete astero-astero, birusak gorabehera, euskaraz jokatzen, erabilera horrela ere sustatzen da eta.
Amaitzeko azken irabazlea eta azken zozketaren saridun biak. Hasieran bezala amaituko dugu, La Catedral de la Cervezako Mario Birretik egin digu aukeraketa.
Lehena Josebabarandi izan da (bigarren aldiz irabazle), eta zozketako saridunak:
  •  Nati
  •  End
Zorionak, saridunei eta guzti-gutioi; eta eskerrik asko. Gogoan izan euskaraz egitea beti dakar saria.
Birusak #EzGaituMutututu
#PraktikatuetaBizi
#Bilbo

2020/06/29

Egunean Behin Darabilbo taldea, ekainak 22-28. Saridunak.


Hamar puntuko aldeaz, Solokoetxeko Ensama lehena izan da pasa den asteko Egunean Behin lehiaketako Darabilbo taldean. Zorionak.
Aste honetan udara begira, garagardoak eta literatuta eramango ditu Ensama-k: Katxixa Agirreren Amek ez dute eta Kike Amonarrizen Euskararen bideguurutzetik. Horrez gain, garagardo beltz bi.
Zozketako saridunek Amonarrizen liburuaren ale bana eeramango dute. Hemen zozketako saridunak:


  • Sara
  • Jonmi
#PraktikatuetaBizi
Birusak #EzGaituMututu
#Bilbo

2020/06/22

Egunean Behin, Darabilbo taldea aste honetako irabazleak. Ekainak 15-21



Egun on, darabilbotarrok. Gutxi falta da ikasturtea amaitzeko baita Egunean Behin lehiaketako 4. denboraldia ere. Darabilbo taldean jarraitzen dugu sariak banatzen lehenengoei zein parte hartzaile guztiei. Hemen dituzue joan den asteko irabazleak. Zerrendako lehenengoa eta Robertoren puntu bateko diferentzia aterata
  • Josebabarandi
Zozketako saridunak, berriz neska bi hauek izan dira:
  • Bego
  • Amaia Atxa
Aste honeta, sariak Oleoteca La Chinata Bilbaoko Montsek prestatu dizkigu (Gregorio de la Revilla 1). Merkatari euskaldunak bultzatzen jarraituko dugu.


Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#Bilbo

2020/06/16

Egunean Behin, Darabilbo taldea: saridunak, ekainak 8-14.




Pasaden asteko saridunak Egunean Behin Darabilbo taldean hau izan da: Bgonauta berriro, baina Italia aldean dagoenez hurrengoak jasoko du saria: Pedromari. Ez kezkatu baina, Pedromari Bgonautaren aita da eta, dena familian konpontzen dute, baita Egunean Behin lehiaketan irabaztea ere. Aste honetan Kalderapeko Kulturguneak jarri du gure esku, zapatu baten bi pertsonentzako bazkaria.
Horrez gain aste honetako zozketa irabaziko dutenek bi pertsonentzako bazkari bana irabazi dute (astelehenetik ostiralera), Kalderapeko Kulturgunean ere bai. Irabazleak zozketan:
  • Aitzi
  • Sandra
 On egin.

Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#Bilbo

2020/06/08

Aurreko asteko lehena eta zozketa saridunak, Egunean Behin Darabilbo taldea.



Hau izan da aste honetako lehena Egunean Behin lehiaketako Darabilbo taldean: Enekovich

Zozketako saridunak, berriz, 11. eta 30. geratu direnak dira:
  • JonelG
  • Txutxe
Saria Urdaitegi (Askao kalea 19) Zazpi kaletako denda euskaldunak prestatu digu. Euskaraz aritzeak beti saria duelako...

Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#Bilbo 



2020/06/01

Egunean Behin Darabilbo taldeko saridunak. Birusak #EzGaituMututuko



Egunean Behin lehiaketako lehenengoa Darabilbo taldean Jon izan da. Berak lortuko du aste honetako saria. Zozketa, berriz, Eva eta Aitor izan dira
Argi dago ez zaigula batere axola lehikorrak izatea. Denok bazarete gure ustez irabazleak. Gaurko zozketan irabazle suertatu direnak aurreko asteko azken postuan dagoena eta 24.ena. Aste honetan saria LaboreBilbok prestatu digu.
Jarraitu horrela
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#Bilbo

 




2020/05/25

Darabilbo taldea Egunean Behin, aste honetako bitxikeriak. Birusak #EzGaituMututuko


Kaixo, lagunok. Pasa den asteko Egunean Behin lehiaketako sailkapena hor daukazue. Aste honetakoa bitxia da gero. Emaitza jakin baino lehen Bgnautak (Italian jarraitzen du) esan zuen aste honetan jateko gauzak zirenez hurrengo bati pasatzeko (berak birritan irabazi du eta). Baina beste taldekide bat sartu zaigu azken unean, Roberto, puntuazio gehiago daukana. Dena dela, Robertok ezin du saririk jaso (behintzat, sari nagusia) batetik gaur bertan sartu delako, eta bestetik jatorriz Balmasedakoa delako bertan erroldatuta, eta gure arauek dioten bezala sariak bilbotarrentzat dira soilik. Beraz, aste honetako saria eeramango duena Enekovich da. Lord Cupcake indautxutarren saski gozoa eramango du: brownie eta cup cakeekin. Horretaz gain zozketatzeko cupcakeak egiteko tresna eta osagai sorta bi ditugu. Irabazleak:
  • 1: Nai
  • 2: Izasku
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi


2020/05/22

Egunean Behin Darabilbo taldea, aste honetako sariak. Birusak #EzGaituMututuko





Aste honetako Eguean Behin lehiaketako Darabilboko lehenak eramango du Lord Cupcake Indautxuko lagunek prestatu diguten saskia brownie eta cupcakeekin. Gainera bi kit zozketatuko ditugu parte hartzaile guztien artean cupcakeak egiteko molde, kolorante eta orea prestatzekoekin.
Birusak #EzgaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/05/19

Egunean Behin Darabilboko taldean, Bgnauta berriro irabazle. Birusak #EzGaitutuMututuko



Maiatzaren 11tik 18ra doan tartean Bgnauta berriro ere lehena izan da. Italiatik jokatu arren, euskal kulturaz eta abarrez dakiena frogatzen ari da. Baina zuek lasai, aste honetan itxialdia izugarri murriztu da herrialde alpinoan, eta beraz Bgnauta deskonzentratuago egongo da.
Aste honetako saria Txaramela Pastak prestatutako saskia dugu. Baina gainera parte hartu duzuen artean arrautza dozena bana jasoko dute parte hartzaile bi. Hemen, zozketaren emaitza:
  • Marina
  • Enecovich
Zuek biok, ostegunetik aurrera pasa zaitezkete Erriberako azokatik bila.
Zorionak guztioi, euskaraz aritzeagatik.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/05/14

Egunean Behin Darabilbo taldea, aste honetako saria eta zozketa. Birusak #EzGaituMututuko




Aste honetako Egunean Behin Darabilbo taldeko lehenak Txaramela Koop.-eko saskia eramango du (Pasta agroekologikoa). Txaramelako Ainarak eta Izaskunek gurekin egin dituzte pare bat tailer, bideo bat eta beste bideo baten esperoan gaude. Produktu benetan goozoak ekoizten dituzte. Jo eta ke ibili behar duzue lortzeko.
Baina lasai, parte hartzea ere saritu nahi dugu: aste honetako parte hartzaile guztien artean,  Jabi eta Joseren dozena bana arrautza zozketatuko ditugu, bi lagunentzat (Erriberako Azoka 208. postua).
Garai hauetan bertako produktuak saltzen dituzten merkatari euskaldunak ere lagungu nahi ditugu (eta zuek pozik eta gogotsu eduki).
Beraz ekin jokatzeari, euskarak beti saria ematen du eta.

Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/05/12

Egunean behin Darabilbo Taldea, aste honetako saria eta zozketa. Birusak #EzGaituMututuko




Asteon, Egunean Behin Darabilbo taldeko lehenak Txaramela Kooperatibak (pasta agroekolgikoa) prestatutako saskia eramango du. Baina parte hartzea ere bultzatu nahi dugulako (ez bakarrik lehia) aste honetan jokatzen duzuen artean dozena bi arrautza zozketatuko ditugu bi pertsonentzat, bertako merkatari euskaldunak bultzatzeko eta zuek pozik egoteko. Ostegunean informazio gehiago emango dizuegu.
Bihar adi egon Lizarditarron (Gloria eta Jenaro) beste bideo bat zabalduko dugu eta.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/05/11

Egunean Behin, Darabilbo taldea: Zazpiki asteko hoberena. Birusak #EzGaituMututuko


Pasa den astean Egunean Behin jokoaren Darabilbo taldean  lehia estua egon da. Aurreko asteko irabazlea Bgnauta Jonen atzetik ibili da orpoz orpo. Baina bigarren postuan ia aste osoan ibili den Zazpiki, gutxiagatik bada ere, azken unean irabazle suertatu da 520,51 puntuekin.
Zorionak guztioi.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN


2020/05/06

Egunean Behin Darabilboko taldea: aste honetako saria. Birusak #EzGaituMututuko




Oraindik izenik eman gabe Egunean Behin Darabilboko taldean? Bada, pasa den astean lehenengo saria banatu dugu jadanik, eta aste honetakoa Geuria Merkatuak (Askao 8) prestatu digun saski hori izango da. Izena emateko gogoan izan aurretik aplikazioa instalatuta izan behar duzuela. Ondoren, gure telefonora (607530132) whatsappa bidali hurrengo datuekin: Izen-abizenak, posta elektronikoa, helbidea eta jokoan erabiltzen duzun ezizena. Arin ibili.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi

2020/04/27

Egunean Behin Darabilbo taldea, lehenego asteko saria. Birusak #EzGaituMututuko





Jadanik  jende askok eman du izena Egunean Behin lehiaketako Darabilbo taldean. Zuek ere garaiz zaudete. Lehenego saria astelehenean emango dugu (maiatzak 4) aste honetan puntuazio altuena duen taldekideari.  Zein izango da lehenengo asteko saria? Aurreko batean blog honetan irakurriko zenuten La Catedral de la Cervezako Mario kexatzen zela itxialdian edaten dugun garagardoaz. Bada, saski bat prestatzeko eskatu diogu berak egoki ikusten duenarekin. Lehenegoak saski eder hori etxean jasoko du.
Izenik eman ez dutenentzat, arin ibili. Guztiontzat, zorte ona eta osasuna.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/04/24

Egunean Behin, 4. denboraldia: Darabilbo taldea. Birusak #EzGaituMututuko




Datorren astelehenean, apirilak 27, hasiko da berriro Egunean Behin. 4. denboraldia, 10 astez, uztailera arte. Darabilbok bere taldea sortuko du eta bilbotar guztioi deia egiten dizuegu parte hartzeko. 8 astez jokatzen ibiliko gara eta 8 opari banatuko ditugu. Astelehenetik igandera puntuaziorik hoberena duenak jasoko du saria. Parte hartzeko hauek dira pausuak:
  1. Aplikazioa deskargatu.
  2. Bidali whatsapp bat Darabilboko telefonora 607530132, datu hauekin:
  • Izen abizenak
  • Helbidea
  • Eposta eta telefonoa
Edozeinek parte har dezake, baina opariak jasotzeko  bilbotarra izan behar duzu.
Asteburua duzu izena emateko, adi egongo gara.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN