LaboreBilbo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
LaboreBilbo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022/04/28

Darabilbo 2022, maiatzeko agenda: ibilaldiak, dastaketak, tigre baltsamoa eta abar, eta abar.

 

 

Udaberriarekin batera darabilbotarrok kalera aterako gara, eguraldiak lagun. Batetik, Ibilaldi Arestiarra Bilbon izango dugu, Gabriel Arestiren Bilbo eta baita bere obra ere ezagutzeko. Hil amaieran, berriz, Masustegi auzora joango gara, Bilboko azken auzoa, hain zuzen ere.
Dastaketak izango ditugu Iralan eta Uribarrin; tigre baltsamoa egiten ikasiko dugu Saioa Rebolledo naturopatarekin; Gor komunitatera hurbilduko gara, baita zeinu hizkuntza apur bat ikasi ere (tailer hau bereziki Bilboko euskaltegietako irakasle guztientzat antolatu dugu, dena dela edonork har dezake parte) Eskuaire-ko partaideekin; Bilboko Aste Berdearen barruan, udaberriko errezetak atontzen erakutsiko digute Sustraiak Catering-eko partaideek; Rekalde aretoan Mikel Erkiaga artista gaztearen obra ezagutu ahal izango dugu, eta berarekin tailer txiki bat egiteko aukera ere bai; eta , hilabetea hasteko Miren Agur Meabe ekarriko dugu Otxarkoagara, bere bide poetikoaren gainean berba egiteko.
Izena emateko, betiko lez, beheko lotura sakatu, eta aurrera:
 

IZENA EMAN

#PraktikatuEtaBizi

#Bilbo


2022/02/24

Darabilbo 2022. Martxoko agendak!

 



Bai, ondo irakurri duzue: agendak. Martxoan, bat barik, bi agenda atera ditugu. Lehenengoa, betikoa, 10 ekitaldirekin. Bigarrena aldiz, Loraldia festibala 2002ren harira. Martxoan egingo dituzten arte, musika, bisitak eta abarrerako sarrera zoketa egingo dugu. Izena eman eta zorte on! 

Bihar, otsailak 25, eguerdian, zabalduko dugu izena emateko aukera.

2022/02/01

Hartzituak: zer demontre dira?

 


 

Hartzituak: hitzaldia dastaketa eta tailerra.

Noiz: otsailaren 15ean.

Non: Labore-Bilbo, Haro plaza 3, Santutxu.

Zer egingo dugu: “Mikrobiota, prebiotikoak eta probiotikoak” inguruko hitzaldi teorikoa entzun ostean, barazki hartzituak (fermentatuak) dastatuko ditugu. Ondoren, tailerra egingo dugu: lorategia eta txukruta, hartzituak erraz egiteko
teknikak ikasiko ditugu.

Izena emateko:  https://labur.eus/raARi

2022/01/27

Darabilbo berriro bueltan da: otsaileko agenda.

 


Hemen gaude berrito. Urtarrilean prestatzen ibili ondoren, agenda interesgarria prestatu dugulakoan gaude. Museo bisita gidatuei dagozkienez, hil honetan hiru erakusketa ikusteko parada izango dugu: Ondare aretoan, Rock the mountain (mendiaren ikonografia rockaren historian izan duen pisua ikusiko dugu); eta Rekalde aretoan, Idoia Montonen "Zazpi leihoak" eta Izaskun Araluzearen marrazkiak. Kosmetika egiten jarraituko dugu, baina sendabelarrekin. Tasio Erkizia izango dugu gurekin solasean oraintsu argitaratu duen liburuaren harira (Jan eta Jabe, elikaduraren garrantziaz herria eraikitzeko). Bestetik, Mario (La catedral de la Cerveza) eta Nobuko-rekin batera (Nobu Sushi dendakoa, Sopelan), garagardoa eta sushi ezkonduko ditugu (baita azken hori egin ere).

Baina zerbait azpimarratu behar badugu, familientzako tailerren hasiera da. Bilboko Berbalagunarekin batera antolatu ditugu, eta bertan helduak eta haurrak elkarrekin hainbat ekitaldi burutuko dituzte, euskaraz. Hil honetan, Buruarinak tailerrak emango dio hasiera ekimen honi; pisu gutxiko buruhandia egingo dituzte gurasoak eta umeak.

Beraz ez galdu, eta izena eman.

#PraktikatuEtaBizi

#Bilbo

#ErabiliEuskarazBilbon

#EuskarazEtaDoan


 

 

2020/06/01

Egunean Behin Darabilbo taldeko saridunak. Birusak #EzGaituMututuko



Egunean Behin lehiaketako lehenengoa Darabilbo taldean Jon izan da. Berak lortuko du aste honetako saria. Zozketa, berriz, Eva eta Aitor izan dira
Argi dago ez zaigula batere axola lehikorrak izatea. Denok bazarete gure ustez irabazleak. Gaurko zozketan irabazle suertatu direnak aurreko asteko azken postuan dagoena eta 24.ena. Aste honetan saria LaboreBilbok prestatu digu.
Jarraitu horrela
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#Bilbo

 




2019/11/08

Hartzituei buruzko tailerra, azaroaren 12an, Labore Bilbon.


Hurrengo asteartean, azaroak 12, Labore Bilbo merkatuan (Haro plaza 3, Santutxu), hartzituei buruzko tailerra egingo dgu. Urtzi Batiz izango da gidaria. Izena eman nahi baduzu arin egin, azken palazak gelditzen dira eta. #PraktikatuEta Bizi
Izena eman