GERATUETXEAN etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
GERATUETXEAN etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/05/22

Egunean Behin Darabilbo taldea, aste honetako sariak. Birusak #EzGaituMututuko





Aste honetako Eguean Behin lehiaketako Darabilboko lehenak eramango du Lord Cupcake Indautxuko lagunek prestatu diguten saskia brownie eta cupcakeekin. Gainera bi kit zozketatuko ditugu parte hartzaile guztien artean cupcakeak egiteko molde, kolorante eta orea prestatzekoekin.
Birusak #EzgaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/05/21

Gloria eta Jenaro aitite-amamen eskutik, jota eta arin-arin. Birusak #EzGaituMututuko



Egun berezia izan zen Gloria eta Jenarorentzat atzokoa. Aitite-amana egin zituzten, Izaro txikia jaio zen eta. Zorionak!!! Baina haiek berean jarraitzen dute eta jota zein arin-arin pausuz pausu trebatzeko tutorial txiki hau bidali digute zuekin partekatzeko. Ekin dantzari.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/05/20

Bizkaiko museoen erakusketa digital bateratua. Birusak #EzGaituMututuko.



Museoen Nazioarteko egunaren harira, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko museoen erakusketa digital bateratua zabaldu zuen. Aukera interesgarria etxetik mugitu gabe Bizkaian ditugun altxor hauek guztiak ikusteko. Hemen duzue lotura:
Edertasunaz gozatu.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/05/19

Egunean Behin Darabilboko taldean, Bgnauta berriro irabazle. Birusak #EzGaitutuMututuko



Maiatzaren 11tik 18ra doan tartean Bgnauta berriro ere lehena izan da. Italiatik jokatu arren, euskal kulturaz eta abarrez dakiena frogatzen ari da. Baina zuek lasai, aste honetan itxialdia izugarri murriztu da herrialde alpinoan, eta beraz Bgnauta deskonzentratuago egongo da.
Aste honetako saria Txaramela Pastak prestatutako saskia dugu. Baina gainera parte hartu duzuen artean arrautza dozena bana jasoko dute parte hartzaile bi. Hemen, zozketaren emaitza:
  • Marina
  • Enecovich
Zuek biok, ostegunetik aurrera pasa zaitezkete Erriberako azokatik bila.
Zorionak guztioi, euskaraz aritzeagatik.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/05/18

Museoen Nazioarteko eguna, Azkuna Zentroa X urte X zirriborro. Birusak #EzGaitutuMututuko


Azkuna Zentroa bere X. urteurrena hasiko da ospatzen gaurtik, Museoen Nazioarte egunean hain zuzen:  X urte X Zirriborro. Goizeko 09:00etan hasi eta ordu erdiro, X artistek AZ-rekin duten lotura irudikatzen dituzten X zirriborro argitarauko dituzte sare-sozialetan:
Twitter
Instagran
Facebook

#XurteXzirriborro
#AzXurte
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/05/15

Gutun Zurian festibalean, Bernardo Atxaga eta Oskar Alegria. Birusak #EzGaituMututuko



Gaur autu-mautu ederra dakarkizuegu etxetik disfrutatzeko. Gutun Zuria festibalaren barruan egindako hitz-aspertua, hain zuzen. Bernardo Atxaga idazleak eta Oskar Alegria kazetariak berba egingo digute literaturaz, zineaz, bien arteko harremanaz, beraien eskarmentuaz eta kontu gehiagori buruz. Etxetik eta asteburuan gozatzeko modukoa.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/05/14

Egunean Behin Darabilbo taldea, aste honetako saria eta zozketa. Birusak #EzGaituMututuko




Aste honetako Egunean Behin Darabilbo taldeko lehenak Txaramela Koop.-eko saskia eramango du (Pasta agroekologikoa). Txaramelako Ainarak eta Izaskunek gurekin egin dituzte pare bat tailer, bideo bat eta beste bideo baten esperoan gaude. Produktu benetan goozoak ekoizten dituzte. Jo eta ke ibili behar duzue lortzeko.
Baina lasai, parte hartzea ere saritu nahi dugu: aste honetako parte hartzaile guztien artean,  Jabi eta Joseren dozena bana arrautza zozketatuko ditugu, bi lagunentzat (Erriberako Azoka 208. postua).
Garai hauetan bertako produktuak saltzen dituzten merkatari euskaldunak ere lagungu nahi ditugu (eta zuek pozik eta gogotsu eduki).
Beraz ekin jokatzeari, euskarak beti saria ematen du eta.

Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/05/13

Lizarditarrok, Gloria eta Jenaro, jauzien pausuak. Birusak #EzGaituMututuko



Badatoz ostera bere Gloria eta Jenaro, Lizarditarrok, beste dantza-tutorial batekin. Aste honetan jauzien pausuak gogoraraziko dizkigute. Adi egon eta asko ikasi.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/05/12

Egunean behin Darabilbo Taldea, aste honetako saria eta zozketa. Birusak #EzGaituMututuko




Asteon, Egunean Behin Darabilbo taldeko lehenak Txaramela Kooperatibak (pasta agroekolgikoa) prestatutako saskia eramango du. Baina parte hartzea ere bultzatu nahi dugulako (ez bakarrik lehia) aste honetan jokatzen duzuen artean dozena bi arrautza zozketatuko ditugu bi pertsonentzat, bertako merkatari euskaldunak bultzatzeko eta zuek pozik egoteko. Ostegunean informazio gehiago emango dizuegu.
Bihar adi egon Lizarditarron (Gloria eta Jenaro) beste bideo bat zabalduko dugu eta.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/05/11

Egunean Behin, Darabilbo taldea: Zazpiki asteko hoberena. Birusak #EzGaituMututuko


Pasa den astean Egunean Behin jokoaren Darabilbo taldean  lehia estua egon da. Aurreko asteko irabazlea Bgnauta Jonen atzetik ibili da orpoz orpo. Baina bigarren postuan ia aste osoan ibili den Zazpiki, gutxiagatik bada ere, azken unean irabazle suertatu da 520,51 puntuekin.
Zorionak guztioi.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN


2020/05/08

Arantzazuko apostoluen frisoaren ipintzea, bideoinstalazioa. Birusak #EzgaituMututuko.




Oraindik ere, proposamen interesgarriak ditugu etxetik egiteko. Arte arloaz, Bilboko Arte Ederretako museoko hezkuntza saileko lagunek bideo hau proposatu digute darabilbotarren artean zabaltzeko. Oteiza Museoan egindako bideoinstalazioa da, Arantzazun Oteizak jarritako Apostuluei buruzkoa eta gainera Xabier Erkiziak soinua jarri dio.
Arteaz ere disfrutatu.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN  

2020/05/06

Egunean Behin Darabilboko taldea: aste honetako saria. Birusak #EzGaituMututuko




Oraindik izenik eman gabe Egunean Behin Darabilboko taldean? Bada, pasa den astean lehenengo saria banatu dugu jadanik, eta aste honetakoa Geuria Merkatuak (Askao 8) prestatu digun saski hori izango da. Izena emateko gogoan izan aurretik aplikazioa instalatuta izan behar duzuela. Ondoren, gure telefonora (607530132) whatsappa bidali hurrengo datuekin: Izen-abizenak, posta elektronikoa, helbidea eta jokoan erabiltzen duzun ezizena. Arin ibili.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi

2020/05/05

Lizarditarrok, Gloria eta Jenaro, berriro gurekin. Birusak #EzGaituMututuko





Gloriak eta Jenarok, Lizarditarrok, hainbat dantza-tutorial prestatu dizkigute. Astero pare bat-edo argitaratuko ditugu. Asko ikasi.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/04/30

Atopia RPG, prest zaude jokatzeko? Birusak #EzGaituMututuko



Gaur ez dizuegu informazio gehiagorik emango, baina badakizu zer den ATOPIA RPG? Bada trasteatu apur bat. Astelehenean, informazio gehiago.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/04/28

Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko. Uribarriko Xirimiri Espazioa. Birusak #EzGaituMututuko


Bihar, Dantzaren nazioarteko egunaren harira Uribarriko Xirimiri Espazioko lagunek aukera paregabea eskainiko digute eskeletoa astintzeko: dantza afrikarrak eta euskal dantzak, hurrenez hurren 17:00etan eta 18:00etan. Konekatu zaitezte.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN



2020/04/27

Egunean Behin Darabilbo taldea, lehenego asteko saria. Birusak #EzGaituMututuko





Jadanik  jende askok eman du izena Egunean Behin lehiaketako Darabilbo taldean. Zuek ere garaiz zaudete. Lehenego saria astelehenean emango dugu (maiatzak 4) aste honetan puntuazio altuena duen taldekideari.  Zein izango da lehenengo asteko saria? Aurreko batean blog honetan irakurriko zenuten La Catedral de la Cervezako Mario kexatzen zela itxialdian edaten dugun garagardoaz. Bada, saski bat prestatzeko eskatu diogu berak egoki ikusten duenarekin. Lehenegoak saski eder hori etxean jasoko du.
Izenik eman ez dutenentzat, arin ibili. Guztiontzat, zorte ona eta osasuna.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/04/24

Egunean Behin, 4. denboraldia: Darabilbo taldea. Birusak #EzGaituMututuko




Datorren astelehenean, apirilak 27, hasiko da berriro Egunean Behin. 4. denboraldia, 10 astez, uztailera arte. Darabilbok bere taldea sortuko du eta bilbotar guztioi deia egiten dizuegu parte hartzeko. 8 astez jokatzen ibiliko gara eta 8 opari banatuko ditugu. Astelehenetik igandera puntuaziorik hoberena duenak jasoko du saria. Parte hartzeko hauek dira pausuak:
  1. Aplikazioa deskargatu.
  2. Bidali whatsapp bat Darabilboko telefonora 607530132, datu hauekin:
  • Izen abizenak
  • Helbidea
  • Eposta eta telefonoa
Edozeinek parte har dezake, baina opariak jasotzeko  bilbotarra izan behar duzu.
Asteburua duzu izena emateko, adi egongo gara.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/04/23

Mario darabilbotarra, inbidia ematen. Birusak #EzGaituMututuko



La catedral de la Cervezako (Harategi Zahar Kalea 19) Mario Birreti laguna erretxinduta ei dago etxean, eta bideo bat eskatu diogunean  hara zer bidali digun, inbidia emateko edo. Ulergarria da, bere ustez itxialdi honetan edaten ari garena zaborra baino ez da. Berarengandik asko ikasi behar dugu. Zure zain Mario, bideo gehiago nahi ditugu.

Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/04/20

Gazta-Tarta, Iker Hernandez Vitoresekin. Birusak #EzGaituMututuko



Berriro gaituzue matraka emateko prest. Hasteko  Lord Cupcaken gozogintza ikastaroak ematen dituen Iker Hernandez Vitores izango dugu gurekin. Hemen duzue gazta-tarta egiteko errezeta pausoz pauso. Probatu, erraza da eta.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/04/07

Aizu! aldizkaria, denon eskura. Birusak #EzGaituMututuko

www.aizu.eus



Apirileko AIZU! aldizkaria, sarean. Klikatu eta eskuratu aldizkaria www.aizu.eus

AEK-k erabaki du hil honetako AIZU! edonoren esku jartzea, konfinamendu garaiotan euskaraz irakurtzen jarraitzeko eta euskara ikasteko prozesuan lagungarria izateko. Eutsi goiari eta laster arte!

Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN