Buruarinak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Buruarinak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026/01/27

Darabilbo 2026: otsaileko agenda.

 


 

Zer darabilbozue?
Agenda prest. Inauteriei begira familia tailerrak, horren aurretik bisita gidatua Rekalde aretora, berbalagunen irteera, Yoga euskaraz, zientzia berbalagunak, eta arkitekto emakumezko baten erakusketa. Euskaraz eta doan.
#euskaraZUzara
#Darabilbo
#MintzapraktikaTaldeakBilbokoBerbalaguna
#Bilbo

 

2025/02/27

Darabilbo 2025, martxoko agenda: buruarinak, kalejira, yoga, zeramika eta museoak.

 

Hamaika ekitaldirekin dator martxoa. Museo bisita gidatuak izango ditugu Ondare aretoan, Rekalde aretoan (lehenengoa berreraikitze lanen ostean) eta Bilboko Arte Ederren museoan. Buruarinen tailer bi familientzako izango ditugu Miribillan eta Santutxu; azken horretan buruarinen kalejira bat ere egingo dugu urte hauetan egindako buruarin guztiekin. Zientzia berbalagunak fisio nuklearraz arituko dira. Yoga taldearekin jarraituko dugu, egonkortu baitugu ikasturtea amaitu arte; eta amaitzeko beste zeramika tailer bat egingo dugu Manurekin Otxarkoagan. Ahaztu gabe Egunean Behin lehiaketan aritzen garela oraindik Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean.

Eman izena.

#Darabilbo

#PraktikatuetaBizi

#euskaraZUzara

#Bilbo

2024/04/28

Darabilbo 2024,maiatzeko agenda: ibilaldia, txakolina, buruarinak, Zientzia Berbalaguna eta abar.

 




Darabilbo 2024, maiatzeko agenda.

Darabilbon maiatzean: orientazio ibilaldi bi izango ditugu Serantesen eta Brutroin,  Kirola eta Natura egitasmoaren barruan; pasta tailerra Zorrotzan; Begoñako txakolinaz solasaldia eta dastaketa, Garaizarko jaien barruan; familian euskaraz jolasean egitarauaren barruan antzerki tailerra, Alde Zaharreko jaietan; bisita gidatua  Arkeologia museora, gure berbalaguna Silviaren eskutik; Zientzia Berbalagunak, errepresioa izan duten zientzialariez beren teoria berriengatik; eta Buruarinak Zurbaran eskolan. Ondo pasa.

#Darabilbo

#PraktikatuEtaBizi

#BilbokoBerbalagunaMintzapraktikaTaldeak

EMAN IZENA

Darabilbo.eus

 

2024/02/15

Buruarinen kalejira, Santutxun. Erdu, eta ekarri zure buruarina.

Otsailak 16, ostiralean, urte hauetan guztietan egin ditugun buruarinak, kalean ikusi nahi ditugu. Musikariek lagunduta, kalejira egingo dugu Santutxun zehar. 17:00etan hasiko dugu, Basarrate plazan. Erdu, eta ekarri zure buruarina, jakina.

#Darabilbo

#BilbonEuskaraz

#PraktikatuEtaBizi

#Buruarinak

2024/01/28

Darabilbo 2024: otsaileko agenda.

 



 

 

Darabilbo 2024, otsaileko agenda.

Darabilbo otsailean bete-betea. Kakorratz gerrillaren beste saio saio bi, Buruarinen hiru ekitaldi Bilboko hiru auzotan (Deustunn, Miribilla eta Santutxun). Urtarrtilean egin ezin genituen bi bisita gidatuak berreskuratuko ditugu: Ondare aretoan, orain bai, azken aukera Bilboko Zinemen arkitektura ikusteko parada; Rekalde aretoan, azkena ere, Sorrouileren proposamena ikusteko. Hasieran Berbalagunon irteera izango dugu Oñati aldera Egizuko Berbalagunekin batera. Eta berritasun gisa, irrintzi tailerra izango da Bilborocken. Hila amaitzeko, Zientzia Berbalagunak Hipatiaz arituko dira  Jose Ramon Etxebarria fisikariaren eskutik.Ondo pasa.
EMAN IZENA

Darabilbo.eus

#PraktikatuEuskarazGurekin
#BilbonEuskaraz
#Darabilbo

 

2023/01/27

Darabilbo 2023: otsaileko agenda.

 

Prest dugu jada otsaileko agenda. Inauteriei begira, buruarinen tailerra familian egiteko. Kakorratza-lanarekin jarraituko dugu, txalekoak lan handia ekartzen du eta. Berbalagunok Hernani aldera doaz Getxoko Egizukoekin batera. Zientzia berbalagunok, bestetik, argiaz arituko dira. Julen Gabiriak Maus komikian egindako litzupnaz arituko da (bertan komiki ale batzuk zozketatuko ditug datozenen artean), eta martxoan bueltatuko da, behin irakurrita, Mausen barrukoez hitz egiteko asmoz. Xake espazioa, amaitzeko, bertakoekin garagardo dastaketa izango dugu, tailer itxia izango da beraientzako beren-beregi prestatuta. (zuek ere zuen auzoan zerbait antolatu nahi izannez gero, eskatu guri).

Eman izena beheko loturan sakatuta.
 
#DARABILBO
#PraktikatuEtaBizi
#BilbonEuskaraz

 

2023/01/17

Otsailean, famili tailerren 1. ekitaldia: buruarinak

 

Agenda argitaratu aurretik (datorren astean edo hurrengoan), egitarau baten berri ekarriko dizuegu: familia tailerrak, buruarinak. 

Urtero lez, inauterien bueltan, buruarin arinak egiteko tailer egitaraua antolatu dugu. Familientzako da, hau da heldu bat eta haur bat edo bi. Izena helduaren izenean egin behar da, eta bertan markatu haur bat edo bi ekarriko dituen. Haurrek 6-12 urteko tartean egon behar dute. Izena eman ostean, mezu bat bidaliko dizuegu haurren izenak eta adinak zehazteko, eta tailerrean egiteko aukeratu nahi dute buruarina. Bilboko hiru lekutan egingo ditugu tailerrak: Deustun (Bidarte udaltegian), Miribillan (Mirigorri elkartean) eta Santutxun (Santutxuko udaltegian).

Izena emateko, lotura honetan sartu:
 
#PraktikatuEtaBizi
#BilbokoBerbalaguna
#BilbonEuskaraz
#EuskarazetaDoan

 


 

2022/02/17

 


Azken plazak Deustun egingo dugun Buruarinak tailerrerako. Nagusiak eta haurrak batera honelako buruarin bat egin eta etxera eramango duzue.

Noiz: otsailak 21

Zer ordutan: 18:00etan

Non: Bidarte udaltegian (Deustu)

Izena emateko: http://darabilbo.blogspot.com/p/izena-eman.html

 


2022/01/27

Darabilbo berriro bueltan da: otsaileko agenda.

 


Hemen gaude berrito. Urtarrilean prestatzen ibili ondoren, agenda interesgarria prestatu dugulakoan gaude. Museo bisita gidatuei dagozkienez, hil honetan hiru erakusketa ikusteko parada izango dugu: Ondare aretoan, Rock the mountain (mendiaren ikonografia rockaren historian izan duen pisua ikusiko dugu); eta Rekalde aretoan, Idoia Montonen "Zazpi leihoak" eta Izaskun Araluzearen marrazkiak. Kosmetika egiten jarraituko dugu, baina sendabelarrekin. Tasio Erkizia izango dugu gurekin solasean oraintsu argitaratu duen liburuaren harira (Jan eta Jabe, elikaduraren garrantziaz herria eraikitzeko). Bestetik, Mario (La catedral de la Cerveza) eta Nobuko-rekin batera (Nobu Sushi dendakoa, Sopelan), garagardoa eta sushi ezkonduko ditugu (baita azken hori egin ere).

Baina zerbait azpimarratu behar badugu, familientzako tailerren hasiera da. Bilboko Berbalagunarekin batera antolatu ditugu, eta bertan helduak eta haurrak elkarrekin hainbat ekitaldi burutuko dituzte, euskaraz. Hil honetan, Buruarinak tailerrak emango dio hasiera ekimen honi; pisu gutxiko buruhandia egingo dituzte gurasoak eta umeak.

Beraz ez galdu, eta izena eman.

#PraktikatuEtaBizi

#Bilbo

#ErabiliEuskarazBilbon

#EuskarazEtaDoan


 

 

2019/02/22

Martxoan, Familientzako Buruarinen tailerra, Santutxuko Labore Bilbo merkatuan


Martxoa oso kargatuta dator Darabilbon. Aurrerapena lez, Santutxuko inauteriei begira, Buruarinen Familientzako tailerra antolatu dugu, gurasoak eta haurrak batera egitekoa. Santutxukoa baino lehen datorren astean Miribillan egingo dugu lehenengoa, baina zoritxarrez jada ez dago plazarik. Arin ibili eta izena eman.
Martxoaren 6an, 17:30etik aurrera izango da.