Oraindik plaza libreak badituzue. Eman izena:
BilbonEuskaraz etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
BilbonEuskaraz etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2024/02/20
2024/02/15
Buruarinen kalejira, Santutxun. Erdu, eta ekarri zure buruarina.
Otsailak 16, ostiralean, urte hauetan guztietan egin ditugun buruarinak, kalean ikusi nahi ditugu. Musikariek lagunduta, kalejira egingo dugu Santutxun zehar. 17:00etan hasiko dugu, Basarrate plazan. Erdu, eta ekarri zure buruarina, jakina.
#Darabilbo
#BilbonEuskaraz
#PraktikatuEtaBizi
#Buruarinak
2023/09/28
Darabilbo 2023: urriko agenda.
Zer darabilbozue?
Urriko agenda interesgarri dator, adi! Kakorratz Gerrillako lagunek poltsoa egiten hasi ziren irailean, eta hilabete honetan segida emango diote (baita etxean egin behar duten lana ere). Errekalde aretoan
bi bisita gidatu antolatu ditugu ditugu (goizean zein arratsaldean): Varietés Eduardo Sourrouilleren obra ikusteko.
Urriko azken asteazkenean, Zientzia Berbalagunekin solasaldia egongo da Santutxuko udaltegian. Ikasturte honetan, zientziaren historiari emango diote bide. Hori guztia Jose Ramon Etxebarriaren eskutik.
Hila amaitzeko, itzelezko hitzordua dugu. Jon Arretxe idazlearen eskutik ibilaldi gidatua izango dugu bere nobeletako Toure detektibearen tokietatik (Zabala, San Frantzisko eta Bilbo Zaharra kaleetatik). Tokian tokiko irakurketez gain, amaieran Arretxeren liburu berria erosteko aukera ere egongo da. Fleming doktorearen plazatik abiatuko da martxa, eta Bilbo Zaharreko plazan amaitu (Aldauri Fundazioaren eskutik).
Egunean Behin lehiaketako 13. denboraldia hasiko da urriaren 2an, eta Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean parte hartu nahi baduzue bidali whatsappa 607530132 telefonora
IZENA EMANUrriko azken asteazkenean, Zientzia Berbalagunekin solasaldia egongo da Santutxuko udaltegian. Ikasturte honetan, zientziaren historiari emango diote bide. Hori guztia Jose Ramon Etxebarriaren eskutik.
Hila amaitzeko, itzelezko hitzordua dugu. Jon Arretxe idazlearen eskutik ibilaldi gidatua izango dugu bere nobeletako Toure detektibearen tokietatik (Zabala, San Frantzisko eta Bilbo Zaharra kaleetatik). Tokian tokiko irakurketez gain, amaieran Arretxeren liburu berria erosteko aukera ere egongo da. Fleming doktorearen plazatik abiatuko da martxa, eta Bilbo Zaharreko plazan amaitu (Aldauri Fundazioaren eskutik).
Egunean Behin lehiaketako 13. denboraldia hasiko da urriaren 2an, eta Darabilbo-BilbokoBerbalaguna taldean parte hartu nahi baduzue bidali whatsappa 607530132 telefonora
Jada baduzue ekimen hauetan izena emateko aukera,
Ondo pasa.
Darabilbo.eus
#PraktikatuEuskarazGurekin
#BilbonEuskaraz
#Darabilbo2023koUrria
Etiketak:
BilbonEuskaraz,
Darabilbo,
Darabilbo/BilbokoBerbalagunaTaldea,
EduardoSorrouille,
EguneanBehin,
JonArretxe,
KakorratzGerrilla,
Nigatik,
PraktikatuEuskarazGurekin,
RekaldeAretoa,
ToureDetektibea
2023/09/26
Sushi-garagardoa ezkontzen tailerra: gainezka.
Bihar egingo dugun garagardo eta sushi ezkontzen tailerrean 40 lagunek eman dute izena, baina 20 plaza baino ez ditugunez zozketa egin genuen ostiralean, izena emandakoei adierazi bezala. badakigu jende asko interesatuta egon ela, beraz aurrerago beste bat egiten saiatuko gara. Barkatu eragozpenak.
2023/09/22
Iraileko Zientzia Berbalagunen ekitaldia urrira atzeratu dugu: urriaren 25era.
Zientzia Berbalagunon lehenengo hitzordua urrira atzeratu dugu. Jada betiko lakuan egingo dugu, Santutxuko udaltegian. Barkatu eragozpenak.
#ZientziaBerbalagunak
#Darabilbo
#PraktikatuEuskarazGurekin
#BilbonEuskaraz
2023/04/26
Darabilbo 2023: maiatzeko agenda.
Maiatzeko agenda, prest. Aspaldiko zabalena, euskaltegietako jendeak eskaera asko egin ditu-eta HABE-ko azterketen ostean aisialdiaz gozatzeko. Familia Euskaraz Jolasean ekimenaren barruan, antzerki tailerrak izango ditugu Deustun eta Miribillan; Kirola eta Natura ekimena berriro dugu martxan bi ibilaldirekin; gazteagoentzako Rap tailerrra Raperurekin; Itsamuseumera bueltatuko gara bi egunetan; Santutxu aldean pintxo osasungarriak egiten ikasiko dute; Rekalde aretoan instalazio ezberdinak ikusteko parada izango dugu; Maus komikiaren itzultzailearekin lan egiteko aukera izango dugu, eta amaitzeko hila (eta haien ikasturteko azken ekitaldia) Zientzia berbalagunak izango ditugu kosmologiako hiztegiaz berbetan. Jada baduzue izena emateko aukera:
EMAN IZENA: https://labur.eus/YMK2Y
#Darabilbo
#PraktikatuEtaBizi
#BilbonEuskaraz
Etiketak:
antzerkia,
BilbonEuskaraz,
Darabilbo,
FamilianEuskarazJolasean,
Itsasmuseum,
JoseRamonEtxebarria,
JulenGabiria,
KirolaetaNatura,
OnEkinNutrizioa,
PraktikatuEtaBizi,
RekaldeAretoa,
Urtxintxa,
ZientziaBerbalagunak
2023/03/31
Darabilbo 2023: apirileko agenda
Apirilerako agenda laburra dugu Udaberriko oporrak direla eta, baina
ezin esan interesgarria ez denik. Bisita gidatuak egingo ditugu, tartean
Itsasmuseumera (maiatzerako gehiago antolatuko ditugu). Zientziaz
arituko gara Berbalagunekin; oraingo honetan mekanika kuantikoaz. Eta
amaitzeko MĂșllerrenean, Deustun, Berbaizuko jendea eta auzoko
jendearekin garagardo dastaketa izango dugu.
Eman izena: https://labur.eus/YMK2Y
#Darabilbo
#PraktikatuEtaBizi
#BilbonEuskaraz
2022/12/30
2019/01/01
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)











